COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

Gipuzkoako Borondatezko Karbono Funtsari esker, azpiegitura berdea indartzeko eta klima-aldaketara egokitzeko hiru proiektu berri gauzatuko dira

1. argazkia

2024an jasotako dohaintzei esker, lurraldearen azpiegitura berdea hobetzeko eta klima-aldaketaren aurrean erresilientzia indartzeko hiru proiektu berri gauzatuko dira.  

Laguntza-lerro honen helburuak, lurraldearen CO2 xurgatzeko gaitasuna handitzea, hondatutako eremu degradatuak birnaturalizatzea, biodibertsitatea eta haren kontserbazioa sustatzea eta klima-aldaketara hobeto egokitzea eta erresilientzia hobetzea dira.

Jasotako proposamen guztiak ebaluatu ondoren, balorazioaren eta aurrekontu erabilgarritasunaren arabera, 2025 amaitu aurretik hurrengo proiektuei eman zaie lehentasuna.

Soraluze: Baso-berritzea 2025

Proiektu honen helburua bertako espezieekin baso misto bat sortzea da, habitat naturala berreskuratzeko. Gipuzkoako Azpiegitura Berdearen Sarea osatzen duten Funtzionaltasun Ekologikorako Gune Interesgarrien (ZIFE) barruan dago, eta, beraz, gune estrategikoa da konektibitate ekologikorako, biodibertsitatearen kontserbaziorako eta lurzoruaren prozesu naturalen mantentze-lanetarako. Espezie autoktonoen 3.000 zuhaitz inguru landatzea aurreikusten da (pagoa, lizarra, haritza, urkia, ezkia, astigarra eta gereziondoa). Jarduerak berotegi-efektuko gasak xurgatzeko gaitasuna hobetzen, lurraldeko azpiegitura berdea indartzen eta inguruneak zerbitzu-ekosistemiko ugari emateko duen gaitasuna handitzen lagunduko du.

Tolosa: Aterpe klimatikoa Antzinako Errukian

Uzturreko magalean, Antzinako Erruki aldean, baso autoktonoa errekuperatzeko jarduketa bat egingo da, espezie inbaditzaileak kenduz eta 1.000 espezie autoktono landatuz (haritza, balazta eta astigarra). Horren bidez, ZIFE-etatik zein Hernio-Gazume eta Uzturre naturguneetatik hurbil dagoen ekosistema hori sendotzea eta berreskuratzea nahi da, lurraldearen konektibitate ekologikoa hobetzen ere lagunduz. Era berean, itzalguneak, atseden-guneak eta ur iturri guneak jarriko dira, herritarrentzako klima-babesleku gisa bihurtuz bero-boladen aurrean.

Orio: Aterpe klimatikoa hondartzako dunetan

Orioko kirol-portuaren inguruan, degradatutako berdegune bat berreskuratuko da, bertako 300-400 zuhaitz landatuz (pagoa, lizarra, artea). Helburua naturgune berri bat sortzea da, bai bertan itzalguneak sortuz eta inguruko zona urbanizatuei baldintza termiko hobeak eskainiz. Espazio berri horrek udalerriko babesleku klimatikoen sareari lagunduko dio, 2025-2030 aldirako Klima Aldaketara Egokitzeko Planean proposatuta.