Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

HUB ENERGIA TRANTSIZIOA Energia trantsizioaren abantailak

 

 

Gipuzkoarako onurak

Gipuzkoak mendekotasun handia du atzerriarekin. Energia eredu berri bati esker, gure lurraldeak:

  • mendekotasun apalagoa izango luke energia inportazioekiko;
  • energiaren prezioek eragindako ekonomia urrakortasun txikiagoa izango luke;
  • energia efizientzia hobetuko luke;
  • CO2 tona gutxiago isuriko luke;
  • aukera berriak sortuko lituzke eskualdeko enpresetarako;
  • bertako enplegua sortuko luke.


Enpresentzako onurak

Hauek izango lirateke lortu nahi denaren tankerako energia trantsizioaren abantaila ekonomiko nagusiak:

  • inpaktu positiboa industria biziberritzean;
  • enplegua sortzea;
  • negozio aukera berriak sortzea ETEentzat;
  • enpresen errentagarritasun handiagoa;
  • murrizketa nabarmena energiaren prezioan eta industria kostuetan;
  • lehiakortasuna areagotzea;
  • energia mendekotasun txikiagoa inportazioekiko, horrek eragiten duen kostu murrizketarekin;
  • energia efizientzia handiagoa;
  • energia gastu apalagoa etxeetan;
  • beste diru iturri bat gehiago landaguneetan, eredu honek eskatzen dituen instalazioek eraginda.


Ingurumen onurak

Ingurumenaren aldetik erreparatzen badiogu, energia berriztagarriak:

  • agorrezinak dira;
  • garbiak dira, eta ez dute sortzen tratamendu nekezik eta garestirik;
  • murriztu egiten dituzte CO2-a eta beste hainbat gas kutsakor, eta lagundu egiten dute klima aldaketaren kontrako borrokan;
  • airearen kalitatea hobetzen dute;
  • erkidegoen garapen jasangarria sustatzen dute.


Horren guztiaren ondorioz, klima inpaktua askoz ere txikiagoa da, eta lortu ahal izango dira administrazioek finkatutako helburuak, Parisko Hitzarmeneko helburuak betetze aldera.