COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

KLIMA ALDAKETAREN BEHATOKIA Klima Aldaketaren Behatokia

 

Klima Aldaketaren Behatokiaren helburu nagusia da klima aldaketak gure lurraldean duen eragina aztertzea, behatzea eta kontrolatzea, Gipuzkoan klima aldaketa arintzeko eta egokitzeko ahalik eta eragile gehienen jarduera zentralizatu eta dinamizatzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuari laguntza emateaz gain, Klima Aldaketaren aurka Borrokatzeko Gipuzkoan Estrategiaren sustapenean eta jarraipenean, Behatokian Gipuzkoako ekintza klimatiko sektoriala koordinatzen eta ikusarazten saiatzen gara. Hainbat eragile sustatzaileren ekimenak eta jarduerak jasotzen ditugu, informazioa gure lurraldearen hazkunde jasangarriaren beharrekin lerrokatzen dugu, eta bere eskumenen barruan ekintza klimatikoarekin bat egiten duen eragile orori aholkularitza eta dinamizazioa ematen saiatzen gara.

Klimari buruzko informazio globala

Zer gertatzen ari den ulertu ahal izateko eta Gipuzkoako gizarteak eskatzen duen informazioari erantzun ahal izateko, Klima Aldaketaren Behatokian klima sistemaren ezaugarri diren aldagai klimatikoak neurtzen ditugu, hala nola berotegi efektuko gasak, berebiziko eragina baitute planetaren tenperaturaren igoeran.

Aldagai horiek, esaterako, berotze globalak, datuak eta lan oinarri bat ematen dituzte, Gipuzkoarako proiekzioak egin eta agertoki klimatikoak zehaztu ahal izateko.  Hurrengo pdf honetan, kontuan hartu beharreko aldagai klimatiko nagusiak azaltzen dira, lurraren beroketaren bilakaera ulertu, eta klima aldaketara egokitzea eta ondorioak arintzea bereizten jakin dezagun,  zer gertatzen ari den eta zergatik jakin ahal izateko oinarrizko kontuak baitira.

Klimari buruzko informazio globala (PDFa)

Klimari buruko lurralde mailako informazioa

Behaketa eta proiekzio globalez gain, lurraldearen berezitasunak kontuan hartuko dituen lurralde mailako diagnostiko bat egin behar da. Klima aldaketa globala da, baina horrek lurralde bakoitzean duen eragina bakarra da, haren berezitasun orografiko, geografiko, ekonomiko eta sozialen araberakoa baita.

80 kilometro baino gehiagoko kostaldea duenez gero, gure lurraldea oso kaltebera da klima aldaketaren aurrean; hori dela eta, Naturkliman lurraldearentzako arrisku nagusiak eta klima aldaketak Gipuzkoan dituen eraginak identifikatu nahi ditugu, Gipuzkoako lurraldearentzako egokitzapen neurriak planifikatu eta hartu ahal izateko.

Klimari buruko lurralde mailako informazioa (PDFa)

Txostenak

Behatokian Gipuzkoako sistema klimatikoaren portaera definitzeko lan egiten dugu, hirietatik hasi eta foru eta kostako ekosistemetaraino.

Klima inpaktuaren edo berotegi efektuko gasen isurien eta horien bilakaeraren behaketak eta analisiak funtsezko datuak eskaintzen ditu bilakaera ereduak diseinatzeko eta estatistikak eta grafikoak egiteko, horien bidez Gipuzkoako eragile politiko, ekonomiko eta sozialei lurraldean zer gertatzen ari den eta zer gerta daitekeen ulertzen laguntzeko. Horrela bakarrik egin ahal izango dugu lan elkarrekin, klima aldaketaren aurka borrokatzeko politikak eta ekimenak bilatzen, diseinatzen eta abian jartzen.

Hala, Behatokian Gipuzkoarako funtsezkoak diren hiru azterlan nagusi izango ditugu:

  • Klima Aldaketa Gipuzkoana. Lau urtean behin txosten bat egingo da, fenomeno horrek gure lurraldean duen eraginaren ebaluazioari buruzkoa.
  • Gipuzkoako berotegi efektuko gasen isurketen inbentarioa. Urtean behin txosten bat egingo da, Gipuzkoako Klima Aldaketaren aurka Borrokatzeko Estrategiaren helburuen lorpena neurtu eta ebaluatzeko.
  • Inpaktu sektorialak, urtarokoak edo salbuespenezko egoeretakoak. Noizbehinka eta aldizkakotasun jakin bati lotu gabe, Gipuzkoan sektore estrategiko jakin batzuek jasaten duten arriskua eta inpaktua ebaluatzeko aukera ematen duten txostenak egingo dira.