COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

NATURKLIMA Materiategi LabNK

Zer daMateriategi LabNK?

Materiategi LabNK Gipuzkoako materialen lehen liburutegia da eta Naturklima Fundazioaren egoitzan kontsultatu daiteke.

Materiategin ekonomia zirkularraren adierazgarri diren materialen laginak aurkituko dituzu, Gipuzkoako enpresa, ikerketa zentru eta erakunde desberdinetan sortuak.

Ikusi liburutegi digitala

Zerbitzuak

  • Gipuzkoa eta Euskadiko material zirkularren katalogazioa egin eta zabaldu.
  • Materialen liburutegian erakusketa eta bisitak antolatu.
  • Materiategiko laginei buruzko kontsultak erantzun.
  • Ekonomia zirkularraren inguruko erronka berrien dinamizazioa.
  • Saretze eta hedapen lanak.

Materialenliburutegia

 

Ikuspegi berritzailea

Ekonomia zirkularraren kontzeptuek hala diote: “oraingo hondakinak etorkizuneko material berriak izango dira”, “sistema linealak biribilduko ditugu”, “balioa handituz birziklatuko dugu”, “berrerabilpena sustatuz”, “gizartea kontzientziatuz” y “jasangarriagoak izaten”.

Ideia hauek abiaburutzat hartuz, Materiategian Gipuzkoako hondakinak eta materialak nahasten dira, izatez, balioari loturiko desberdintasuna guk ezartzen ditugulako.

Materiala eta hondakina

Zein da bien arteko desberdintasuna? Norberak emandako balioa.

Materiategiak material zirkularrak eta hondakinak desberdintzen ditu liburutegiaren katalogazioa egiterako garaian. Hondakinak liburutegian ikuskatzeak duen balioa azpimarratu nahi dugu, hondakina material berria edo lehengai gisa balioesten dugulako.

  • Material zirkularra: balio handitze prozesuak egin eta gero lortzen den material berria, hau da, berrerabilpen edo birziklapen prozesuen bitartez ekoiztu dena, edota ekonomia zirkularreko ezaugarriak betetzen dituena.
  • Hondakina: enpresak bazterkina kontsideratzen duen materiala, bizitza zikloaren amaieran aurkitzen den materiala eta gaur egun irtenbiderik ematen ez zaiona.

Nola sailkatzen diramaterialak?

Materiategian hondakinak eta ekonomia zirkularraren adierazgarri diren materialak daude ikusgai. Gainera, materialen fitxa bakoitzean informazio hau aurkitu daiteke:

  • Materialaren izena.
  • Materialaren familia*: guztira lau familia nagusi kontuan hartu dira, hala nola: zeramikoa, metalikoa, polimeroa edo konposatua.
  • Materialaren kodea.
  • Material zirkularra edo Hondakina: hondakin landugabe gisa edo sormen-aplikazio potentziala duen material berria.
  • Kasua: materialaren garapen kontextuaren deskribapen laburra.
  • Ekoizpena: materiala ekoizteko teknologia eta prozesuen izenak.
  • Egoera: merkatal egoeraren deskribapena. Hala nola hiru egoera desberdin kontuan hartu dira: komertzialki eskuragai kantitate handietan (produkzio erregularra duena), komertzialki eskuragi kantitate txikietan (enkargu bidezkoa, produkzio irregularra duena) eta garapen bidean dagoen materiala.
  • Propietateak: materialaren propietate fisiko, geometriko eta sentsorialak.
  • Kontaktua: erakundearen izena eta logoa.

*MENSA ALDAZABAL, J. Tecnología de Materiales. Tema 2, p.1. (“Materiales en ingeniería: metales, cerámicas, polímeros y compuestos”).

Materiategidigitala

 

Materiategi LabNK liburutegira urruneko sarbidea gaitu da. Web orrian bildumako material bakoitzaren fitxa digitalizatua dago.

  • Argazkiak: materialak ordenagailutik ikuskatzeko.
  • PDF formatuan deskargatu daitekeen dokumentua.

Ikusi liburutegi digitala

KolaboratuErregistratu material bat

 

Materiategin lagin gehaigoren bila jarraitzen dugu. Zure erakundearen material bat liburutegian erakusgai jarri nahi baduzu, jarraitu gida honetako pausuak erregistro prozesua burutzeko. Zalantzak izanez gero, zuzenean idatzi helbide honetara: info@naturklima.eus.

Erregistro-formularioa

EkintegiEkintzailetza erronkak

 

Ekintegi bilduma Naturklima Fundazioak saritu dituen ekintzailetza proiektu berriek osatzen duten. Materiategi liburutegiarekin lotura du eta berezko nortasuna. Lurraldean eman diren ekintzailetza zirkularreko kasu arrakastatsuak erakusten ditu.

Ikusi Ekintegi fitxak

Materiategikolaboratzaileak

  • Arregi
  • Azti
  • Grupo Campezo
  • Ecomagnet
  • Egutegui
  • Ekolber
  • Ekotrade
  • GHK
  • GMT-UPV-EHU
  • Graphenea
  • GZS
  • Heidelberg Materials
  • Innoledge
  • Isastegi
  • Jolas
  • Kafea eco
  • Koopera
  • Landaola
  • Mater
  • Mazedonia Design Estudioa
  • Metal78
  • Naw
  • Polykey
  • Recreakult
  • Saretu
  • Surfrider
  • Sutargi
  • Tecnalia
  • Tecnun - Universidad de Navarra
  • UPNA
  • UPV-EHU
  • UVESCO