
KLIMA ALDAKETAREN BEHATOKIA Europako proiektuak
Klima aldaketa erronka globala da, eta gai horretan lanean urteak daramatzaten Europako erakundeei begiratu behar diegu. Ikasteko eta ekiteko aukera bat dira, bai lurralde edo nazio mailan daudenen finantzaketa iturriez gain beste batzuk eskuratzeko, bai tipologiaren arabera baliotsuak izan daitezkeen proiektuetan parte hartzeko; sinergia eta elkarlana deitzen zaio horri.
Hainbat eremutako proiektuak daude, eta gero eta programa gehiago zabaldu dituzte era guztietako erakundeek parte har dezaten, jakin badakitelako zer eginkizun betetzen duten eta zer balio erantsi eman diezaieketen hainbat jarduera eremutan.
URBAN KLIMA 2050
Europako Batzordearen LIFE programaren barruan sartuta, ekintza klimatikoari buruz Euskadin orain arte egin den proiekturik handiena da, datozen bost urteetan ibilbide orria ezarriko duena, helburu hau lortzeko, besteak beste: berotegi-gasen isurtzea %40 murriztea 2030. urterako.
Naturklimak lan egiten du askotariko publikoei zuzendutako –besteak beste, euskal gizartea bera– gaitasunen garapenarekin zerikusia duten ekintzetan, eta elkarlanean lan egiten du gaiari buruzko ezagutzan Euskadin dauden eragile nagusiekin. Naturklimako Behatokiak berak edo Ekonomia Zirkularrean duen lan lerroa giltzarri izango dira ezagutzaren sorkuntzan eta hedatu behar diren ekintzetan.