COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

NATURKLIMA Gipuzkoako
Klima Aldaketaren
Foru Fundazioa

Naturklima Gipuzkoako Klima Aldaketaren Foru Fundazioa da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari atxikia dago..

Naturklima funtsezko bi galderari erantzuteko sortu da batik bat: alde batetik, zer-nolako arazoari egin behar diogu aurre Gipuzkoan? Eta, bestetik, zeintzuk izan behar dute gure lehentasunak horrelako fenomeno bati erantzuteko?

Naturklima Gipuzkoako gobernantza klimatikoaren funtsezko eragile izateko fundazio gisa eta izaera publikoko diziplina anitzeko zentro gisa eratu da, eta Klima Aldaketaren aurka Borrokatzeko Gipuzkoako Estrategia du lan esparrua.

Hiru jarduera nagusi ditu:

1

Klima Aldaketaren Gipuzkoako Behatokia. Behatokian, klima aldaketak mundu osoan eta bereziki gure lurraldean eragiten ari den ondorioen jarraipena egiten da. Datuak, azterlanak eta informazio zehatza behar dira klima aldaketa Gipuzkoako eremu jakin batzuetan -kostaldean eta itsasertzean, nekazaritzan, turismoan, garraioan- eragiten ari den ondorioei buruz. Oso ondo jakin behar dugu zein den gure kalteberatasun maila eta zer-nolako ondorioak ekar dakizkigukeen klima aldaketak, toki mailan hartu beharreko neurri zehatzak lehenbailehen hartzeko.

2

Aurkezten zaizkigun erronkei aurre egin ahal izateko eta, horrela, trantsizio ekologikoan aurrera egiteko, fundazioak EKONOMIA ZIRKULARREKO eta TRANTSIZIO ENERGETIKOKO proiektu zehatzak sustatzen eta bizkortzen ditu. Proiektu horiek Gipuzkoako enpresei pizgarriak ematea proposatzen dute, ekonomia berde baterantz aurrera egiteko irizpideak onar ditzaten, eta, horrek, lurraldean enplegua sor dezan.

3

2021etik aurrera abian egongo diren Klima Aldaketari buruzko Gela Birtualari eta Dokumentazio Zentroari esker, interesa duen edonork eremu horretako azken berrikuntzak ezagutu, eta hezkuntza eta informazio programazioan parte hartzeko aukera izango du.

 

Analisia eta jarraipena

Gipuzkoako Klima Aldaketaren Behatokiaren helburu nagusia da klima aldaketak lurraldean eragiten dituen inpaktu, arrisku eta kalteberatasunen behaketa, dokumentazioa, analisia eta jarraipena egitea.

Proiektuen diseinua eta garapena

Gure egunerokoan aurrean ditugun erronkei aurre egin ahal izateko eta horrela trantsizio ekologikoan parte hartzeko, fundazioak EKONOMIA ZIRKULARREKO eta TRANTSIZIO ENERGETIKOKO proiektu zehatzak sustatzen eta bizkortzen ditu. Ekimen horien bidez eta Europako hainbat proiektutan parte hartuz, Gipuzkoako enpresak bultzatzen ditugu irizpideak onar ditzaten lurraldean enplegua sortuko duen ekonomia berde baterantz aurrera egiteko.

Prestakuntza eta informazioa

Ikasgela Birtuala eta Dokumentazio Zentroa herritarrei klima aldaketarekin zerikusia duen guztiari buruzko informazioa ematera eta gai horren inguruan heztera bideratuta egongo dira. Lehentasunez, klima aldaketa eta Gipuzkoako lurralde sisteman dituen ondorioak ezagutu nahi dituzten pertsona guztien kontsultei eta bisitei arreta ematera bideratuta daude.

MISIOA

Gure lurraldean klima aldaketak dituen inpaktuei aurre egiteko gaitasun instituzional, tekniko eta soziala sortzea, gure lurraldearen trantsizio sozio-ekologikorako beharrezkoa den berrikuntza erraztuz eta azkartuz.

IKUSPEGIA

Gipuzkoa lurralde eko-arduratsua da, klima aldaketaren ondorioetara egokitzen dena, eta, ekonomia zirkularraren begizta itxi, eta eredu hipokarbonikoa lortu duena, energia efizientzia, energia berriztagarriak, ekoindustriak, mugikortasun jasangarria eta bigarren mailako baliabide berrien aldeko apustua indartuz. Gizarte guztiaren prestakuntzari, hezkuntzari eta kontzientziazioari esker, trantsizio sozio-ekologikoan aurrera egitea lortu dugu.

José Ignacio Asensio

PRESIDENTEA ETA INGURUMENEKO ETA
OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTU FORU DIPUTATUA

David Zabala

David Zabala

ZUZENDARI OROKORRA

Xabier Esteban

ZUZENDARI TEKNIKOA

 

Dorleta Orúe-Echevarría

BEHATOKIKO KOORDINATZAILEA

Mikel Orive

Mikel Orive

BEHATOKIKO TEKNIKARIA

Mila Iglesias

ZUZENDARIAREN IDAZKARIA

José Ignacio Asensio

PRESIDENTEA ETA INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTU FORU DIPUTATUA


GIPUZKOA, HITZETATIK EKINTZETARA

Gipuzkoa lurralde bereziki kaltebera da klima aldaketaren ikuspegitik. Aurreikuspenen arabera, berotegi efektuko gasen isuriek egungo mailetan jarraitzen badute, itsas maila 29 eta 49 cm artean igo daiteke, eta horrek gure hondartzen heren bat desagertzea eta gure ekosistema guztietan kalte larriak eragitea ekarriko luke.

Naturklima Fundazioa aldaketa klimatikoaren erronkari Gipuzkoatik erantzuteko jaio da. Berotze globala planeta mailako arazoa da, baina erronka horri aurre egiteko erantzun asko herri mailan eta maila pertsonalean hartzen ditugun erabakiekin lotuta daude. Hori da, esate baterako, mugikortasunaren, lurraldearen erabileren, gure naturguneen kudeaketaren edo garraio publikoaren erabileraren kasua; alderdi horiek guztiek eragin zuzen-zuzena dute kliman.

Naturklimak Gipuzkoan klimaren eraginei buruzko datu zehatzak eskuratzeko eta ezagutzeko behatoki bat sortuko du. Hori oinarri duela eta Gipuzkoa GK 2050 klima aldaketaren Gipuzkoako estrategiaren arabera, Fundazioak ekonomia zirkularra eta energia berriztagarrien hedapena bultzatuko ditu gure lurraldean.  Horrekin guztiarekin batera, kontzientziazio eta sentsibilizazio lana egingo da, herritarren parte hartzerako giltzarria baita.

Klima aldaketak hitzetatik ekintzetarako pausoa emateko eskatzen digu, eta, Naturklimaren bidez, Gipuzkoa ekintzarako bidean da.

  • Twitter
  • Linkedin

David Zabala

ZUZENDARI OROKORRA


Enpresa, berrikuntza eta ekintzailetzaren munduan murgilduta, David sinetsita dago negozioak direla tresnarik onena gizarte gisa ditugun erronka handiak konpontzeko (klima-aldaketaren aurkako borroka, adibidez) eta balio partekatua sortzeko, betiere jasangarritasunaren ikuspegitik (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) egiten badira.

Deustuko Unibertsitatean Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan graduatu ondoren, bere ibilbide profesionala Eko-REC industria-enpresa gipuzkoarrean hasi zuen. Enpresa hori Ekonomia Zirkularreko Europako erreferentea da, eta 6 urtez punta-puntako berrikuntza-proiektuak garatu zituen nazioartean birziklatzearen eta ekonomia zirkularraren esparruan. Eko-REC enpresako etapan zehar, Negozio eta Komunikazio Garapenaren arduraduna izan zen, eta Marketin Digitalaren eta Marketinaren Estrategian trebatu zen, ESDEN Business School-eko bi masterrekin, berrikuntza-proiektuei heltzeko balio erantsia sortzera eta, batez ere, merkatura eta enpresa berriak sortzera bideratutako ikuspegitik.

Ibilbide luzeeneko proiektua EKOMODO izan zen, partikularrentzako eta enpresentzako (opari korporatiboak, esate baterako) diseinu-osagarrien eta osagarrien marka; konpainia nagusian barne-ekintzailetza gisa hasi zen, baina, balio-proposamena eta negozio-eredua baliozkotu ondoren, 2019an ahalmen handiko spin-off gisa eratu zen jasangarritasunaren eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren esparruan.

2020ko urrian, David Naturkliman sartu zen.

  • Twitter
  • Linkedin

Xabier Esteban

ZUZENDARI TEKNIKOA


23 urteko esperientzia du energiaren eta ingurumenaren sektoreetan, eta zientzia biologikoetan lizentziaduna da. Fundazioan hasi baino lehen, aholkulari independentea izan zen bi arloetan; garapen zuzendaria, proiektuen koordinatzailea, eta energiaren eta klima aldaketaren arloko arduraduna Kutxa Ekogunean, eta Usurbilgo Lanbide Heziketako Institutuko energia berriztagarrien eta energia efizientziaren zentroaren kudeatzailea.  Horrez gain, proiektuen ebaluatzaile izan da Europako Batzordearentzat, Europarako Energia Adimendunaren programaren esparruan.

  • Twitter
  • Linkedin

Dorleta Orúe-Echevarría

BEHATOKIKO KOORDINATZAILEA


5 urteko esperientzia du datu ozeanometeorologikoak prozesatzen eta aztertzen, bai tokian bertan jasotakoak, bai eskualde mailako teledetekzioaren bidez iritsitakoak. Naturkliman sartu aurretik, doktoregoko ikaslea izan da Itsas Zientzien Institutuko Ozeanografia Fisiko eta Teknologikoko Departamentuan, eta Brasil-Malvinas (Atlantiko hego-mendebaldea) elkarguneko eskualdeko zirkulazioaren eta dinamikaren azterketa egin zuen.

  • Linkedin

Mikel Orive

BEHATOKIKO TEKNIKARIA


10 urtetik gorako esperientzia du ekonomia zirkularraren eta klima-aldaketaren arloko proiektuetan. Mikel Orive ingeniari tekniko industriala eta ingeniari kimikoa da Euskal Herriko Unibertsitatetik (UPV/EHU). MSc in Water & Wastewater Engineering masterra du Cranfieldeko Unibertsitatik (Erresuma Batua), eta edateko ura horniduran graduondokoa Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan (UPC). Fundazioan sartu aurretik, bere ikerketa elikagai-katearen jasangarritasunean bideratu da, Europa, estatu edo eskualdeko I+G+b proiektuak garatuz, zehazki, elikagaien azpiproduktuak teknologia/prozesu aztertzen. Ikerketa hauen ondorioz, hainbat artikulu zientifiko eta argitalpen tekniko burutu ditu.

  • Twitter
  • Linkedin

Mila Iglesias

ZUZENDARIAREN IDAZKARIA


Ia 29 urteko esperientzia du zuzendaritza laguntzaile gisa (agenda, deiak eta bisitak iragaztea, bidaiak eta ekitaldiak antolatzea, proiektuak eta dirulaguntzak bideratzea, praktikak koordinatzea eta kudeatzea, giza baliabideen departamentua); azken 4 urteetan Nazaret Fundazioko idazkari izan da, eta, lehenago, Nazaret Elkartekoa, eta lanpostuari dagozkion zereginak egin ditu (deialdiak egitea, aktak idaztea, dokumentazioa aurkeztea Fundazioen Erregistroan).

  • Twitter
  • Linkedin
 

 

KOKAPENA

Urepel 2, Eskuzaitzeta
20160 DONOSTIA info@naturklima.eus - 943 00 50 85

Ezin dituzu Googleren mapak ikusi, ez baitituzu horretarako beharrezkoak diren cookieak onartu (publizitate-cookieak).