COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

KLIMA ALDAKETAREN BEHATOKIA Europako proiektuak

 


Klima aldaketa erronka globala da, eta gai horretan lanean urteak daramatzaten Europako erakundeei begiratu behar diegu. Ikasteko eta ekiteko aukera bat dira,  bai lurralde edo nazio mailan daudenen finantzaketa iturriez gain beste batzuk eskuratzeko, bai tipologiaren arabera baliotsuak izan daitezkeen proiektuetan parte hartzeko;  sinergia eta elkarlana deitzen zaio horri.

Hainbat eremutako proiektuak daude, eta gero eta programa gehiago zabaldu dituzte era guztietako erakundeek parte har dezaten, jakin badakitelako zer eginkizun betetzen duten eta zer balio erantsi eman diezaieketen hainbat jarduera eremutan.

 
URBAN KLIMA 2050

Europako Batzordearen LIFE programaren barruan sartuta, ekintza klimatikoari buruz Euskadin orain arte egin den proiekturik handiena da, datozen bost urteetan ibilbide orria ezarriko duena, helburu hau lortzeko, besteak beste: berotegi-gasen isurtzea %40 murriztea 2030. urterako.

Naturklimak lan egiten du askotariko publikoei zuzendutako –besteak beste, euskal gizartea bera– gaitasunen garapenarekin zerikusia duten ekintzetan, eta elkarlanean lan egiten du gaiari buruzko ezagutzan Euskadin dauden eragile nagusiekin. Naturklimako Behatokiak berak edo Ekonomia Zirkularrean duen lan lerroa giltzarri izango dira ezagutzaren sorkuntzan eta hedatu behar diren ekintzetan.

Webgunera jo

 

LIFE PYRENEES4CLIMA

"Pirinioetan klimari erresilientzia egiten dion mugaz gaindiko mendi-komunitate baterantz" tituluarekin, Pirinioetako Lan Elkartea (PLE) buru dela, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren (OPCC) bitartez, proiektuaren helburua da Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia (EPiCC) ezartzea, eta, horretarako, PLEko kide diren zazpi lurraldeetako 41 entitate bazkidek parte hartzen dute, hala nola Nafarroa, Nouvelle Aquitaine, Occitanie, Euskadi, Aragoi, Katalunia eta Andorra. Euskadiko bazkideak BC3, NEIKER eta NATURKLIMA dira.

Fundazioaren kasuan, KLIMARI buruzko lan-ildo hauetan parte hartzen du:

  • Pirinioetako klima-aldaketaren egungo egoerari buruzko ezagutza zehatza sortzea, epe luzerako klima-joerak aztertuz.
  • Simulazio klimatikoari buruzko datu-multzoak ematea, EPiCC estrategiak barne hartzen dituen sektore gehienei zuzendutako aldagai klimatiko guztiak estaltzeko.
  • Pirinio guztietarako sektore anitzeko klima-indizeen multzo bat eskaintzea.
  • Pirinio osoan klima-arriskuen hedadura espazialaren eta larritasunaren jarraipena denbora errealean egingo duen zerbitzu klimatikoa garatzeko funtsezko lanei ekitea, bereizmen espazial handiarekin.

Webgunera jo

 

POCTEFA AI4FLOOD

"Uholdeei aurre egiteko udal-prebentzioa egokitzea eta hobetzea, adimen artifiziala integratuz eta herritarrek parte hartuz". Titular horrekin, AI4FLOOD proiektuaren helburu nagusia da udalerriek hondamendi-arriskua murrizteko duten gaitasuna indartzea, zehazki uholde-egoeretan.

Udalerriei irtenbideak eta baliabideak emango zaizkie uholdeen identifikazio zehatza hobetzeko, datuen sarbidea eta erabilera errazteko eta alerta goiztiarrak sortzeko adimen artifizialaren bidez (AA).

AI4FLOOD mugaz haraindi garatzen da Akitania Berriaren, Nafarroaren eta Gipuzkoaren artean, emaitzen transferigarritasuna eta bazkideen arteko ikaskuntza bilatuz. Proiektuak larrialdien aurreko prebentzioa, babesa eta prestakuntza hobetzea du helburu, teknologia digital berritzaileak erabiliz eta komunitateak autobabeseko ekintzetan parte har dezan sustatuz.
Naturklimak proiektuari laguntzen dio, Urola ibaiaren arroaren karakterizazioan eta Zumarragako Udalaren eskutik larrialdi plan berriak diseinatzen eta ezartzen lagunduz.

 

POCTEFA COMDUR

Proiektuaren helburua da lurralde elkartuetako txikizkako merkataritza-sektoreko lehiakortasuna eta berrikuntza hobetzea, merkataritzako ETEei eta haien laguntza-egiturei (ganberak, elkarteak, udaletako merkataritza-eremuak) ekonomia zirkularra negozioan integratuta duten enpresa-ereduetara lagunduz.

Proiektuak sektorea prestatzen lagunduko du, egiten hasi diren aldaketetarako.

COMDURek merkataritza-sektoreko enpresa-jardueren zirkularizazioan jartzen du arreta: hondakinak murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea sustatzea, zer materialen arabera erabiltzea, 0 km-ko produktuak sustatzea eta produktuen bizi-zikloan balioa sortzea, enpresen ingurumen-aztarna murriztuz.

Naturklimak DENDATU tresnarekin laguntzen du proiektuan, baita autodiagnostikoak eta ibilbideak diseinatzen eta emaitzak ebaluatzen ere.