KLIMA-ALDAKETARI BURUZKO IKASGELA Antzara Klimatiko Tailerrak
Lehen Hezkuntzako ikasleei (5. eta 6. mailak) zuzendutako ekimena da, klima-aldaketari eta 2030 Agendari buruzkoa, jolas- eta partaidetza-jarduera ludiko baten bidez.
Antzara-joko tradizionala egokitu egin da, taula-formatuan klima-arazoak eta garapen jasangarriko helburuak (GJH) jaso daitezen.
Ikasleek, aurrera egin ahala, hainbat galdera tematiko erantzuten dituzte eta hainbat proba eta erronka egiten dituzte, klima-aldaketa arintzeko eta GJH desberdinei erantzun ahal izateko egunez egun har ditzaketen ekintzei buruz hausnar dezaten.
Hainbat joko txikiren bidez, energiaren, uraren, biodibertsitatearen babesaren, hondakinen bereizketaren edo ingurumen-jardunbide egokien erronkari heltzen zaio.
Tailer bakoitzak ordubete inguruko iraupena du eta euskaraz zein gaztelaniaz ematen dira.
Jarduerak aukera ematen du ikasle txikienek arazo konplexuei buruz duten pertzepzioa eta proposamenak jasotzeko, eta, beti dira harrigarriak eta oso iradokitzaileak haien erantzunak!