HUB ENERGIA TRANTSIZIOAFinantzaketa eta laguntzak
Finantza jasangarriak
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak adierazten duen moduan, finantza jasangarritzat hartzen dira hazkunde ekonomikoa garapen gizatiar eta orekatuagoa lortzera bideratzen dutenak. Finantza jasangarrien barruan, hiru tipologia ageri zaizkigu.
- Inbertsio sozialki arduratsua: irizpide ekonomiko hertsiez gainera, ingurumen, gizarte eta gobernantza irizpideak ere kontuan hartzen dituzten inbertsioak (arriskua, errentagarritasuna eta likidezia). Halaber, inpaktu inbertsioak ere biltzen dira; haien xedea izaten da gizartean eta ingurumenean inpaktua sortzea, baita finantza itzulera sortzea ere.
- Banku etikoa: bere jardunean gardentasuna, demokrazia eta jasangarritasuna irizpide gisa hartuta lan egiten duen banku jarduera, banku klasikoko finantzarioekin batera gauzatua.
- Mikrofinantzak: oinarrizko finantza zerbitzuak eskaintzen dizkie finantza bazterkeria izateko arriskuan dauden kolektiboei (kontu korronteak, zordunketa txartelak, maileguak...). Helburua zera da, kolektibook finantza alderdietan biltzea.
Aldi berean, finantza jasangarriei esker, hainbat finantzaketa produktu baliatu daitezke, garapen jasangarria sustatzeko.
- Pentsio eta inbertsio funtsak: inbertsiogile partikular talde baten ondarearekin ostutako inbertsio eta aurrezki tresnak; erakunde kudeatzaile bat arduratzen da haiek kudeatzeaz.
- Bonu berdeak eta sozialak: zor publiko eta pribatuaren jaulkipenak, gizarte edo ingurumen inpaktu positibora bideratutako proiektu finantzaketa ardatz dutenak.
- Arrisku sozialeko kapitala: kotizatu gabeko enpresetara jasangarritasun irizpidez egindako inbertsioak.
- Mikrokredituak: ekintzailetzarako edo finantzaketa eskuratzeko zailtasunak dituzten negozioak garatzeko kreditu txikiak; haien helburua izaten da autoenplegua sustatzea maila sozialean.
Negozio ereduberriak
Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak ENERGIA TRANTSIZIOAREN AUKERAK EKONOMIAN izeneko txostenean adierazten duenez (txostena gaztelaniaz bakarrik dago), energia sistema eraldatzeko prozesuak aukerak sortuko ditu hainbat sektore ekonomikotan, zenbait alderdirekin loturik, hala nola ekipamenduak eta azpiegiturak ordeztu edo egokitu beharra, giza kapitala hobetu beharra, hazkunde perspektiba duten sektoreetan espezializazio adimenduna txertatzea eta negozio eredu berriak garatzea, balio proposamenak, eta produktu eta zerbitzu berriak energia kontsumitzaileentzat, haien azken erabileretarako.
Alde horretatik, aipatzen dugunaren tankerako erakunde ekonomikoek argitaratutako txostenek hainbat aukeraz hitz egiten dute, sektorearen arabera.
- Energia: balioa sortzeko aukerak estu loturik egongo dira energia elektrikoa sortzeko jarduna karbonogabetzeko prozesuarekin, sare adimendunak garatzearekin eta azken kontsumitzaileen inguruan ekipamenduak instalatzearekin –autokontsumo sistemak garatzeko eta eskariaren kudeaketa aktiboa egiteko–.
- Industria: hainbat esparrutan ageri dira aukera iturriak, hala nola erregaiak ordeztea eta gutxiago isurtzen dutenak baliatzea, ekipamenduak berritzea edo egokitzea eta efizienteagoak baliatzea, ekipamenduen kudeaketa eta malgutasuna hobetzea, eraikinak berritzea eta eguneratzea (nabe industrialak, lantegiak eta abar), ekoizpen prozesuak eguneratzea, kate logistikoa optimizatzea (energiaren eta ingurumenaren ikuspegitik), monitorizatzeko sistema adimenduak ezartzea eta energia kontsumoa kontrolatzea, eta abar.
- Garraioa: egungo erregaien mixa aldatu beharrak eta, haren tokian, berotegi efektuko gas gutxiago isuriko dutenak baliatzeak eragina izango du mugikortasunaren sektoreko balio kateetan; esaterako, garraio modu batzuetan eta besteetan, eta jarduera guztietan –hala nola ibilgailuak eta azpiegiturak fabrikatzea, energia hornitzea, hainbat eratako zerbitzuak hornitzea (azpiegituretako operazioak, ibilgailu flotak...)–; horrek guztiak aukerak sortuko ditu automobilgintzan eta tankerako industrietan, energia biltegiratzeko sektorean, erregai garbiak birkargatzeko azpiegituren sektorean eta abarretan.
- Bizitegi eta zerbitzu sektoreak: aukerarik gehien-gehienak bulego eta eraikinetako energia efizientzia hobetzera bideratuko dira, eraikinen isolamendu termikoko sistemak eta airea girotzekoak eta argiztatzekoak ere barnean hartuta.
Beste sektore batzuek, hala nola nekazaritzak edo hondakinek ekipamenduak eta prozesuak aldatzearekin lotutako aukerak eskainiko dituzte, efizienteagoak izan daitezen; hondakinen sektorearen kasuan, berriz, ekonomia zirkularrarekin lotutako balio kate berriak sortzeak ekarriko ditu aukerak. Bereziki, nekazaritza sektoreko hondakinen energia balorizazioa diru iturri garrantzitsua izan liteke sektorerako, eta balio erantsia ere ekar dezake. Baina baita prozesu batzuetan eta besteetan atmosferara isuritako karbonoaren balioespen materialak ere (ez nekazaritzan edo basogintzan bakarrik, baizik eta industrialetan edo energia sorkuntzan ere bai).
EAEko, Gipuzkoako eta Europakolaguntzak
EAE
Energiaren Euskal Erakundearen bidez (EEE), hainbat laguntza topa daitezke, enpresetan energia eredu berriak sustatu nahi dituzten proiektuetarako. Honako atari honetan aurkituko dituzue indarrean dauden laguntzak:
GIPUZKOA
Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntza programak gauzatzen ditu, bai udal eta erakunde publikoentzat, bai enpresentzat. Honako esteka hauetan eskuratuko duzue informazio zehatzagoa:
- Udalei eta erakunde publikoei emandako diru laguntzak
- Egoitza elektronikoa - Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
ESPAINIA
Energia efizientziaren eta energia berriztagarrien aldeko jarduketa eta proiektuak sustatzeko, IDAEren funtzioen artean ageri dira, konparazio batera, proiektuak finantzatzea, eta energia kontsumitzaile nagusiei eragiten dieten laguntza publikoen programa garatzea eta kudeatzea. Honako esteka honetan eskuratuko duzue xehetasun gehiago:
EUROPA
Europar Batasunean, hainbat programa eta finantzaketa aukera dira. Ondoren, zerrenda bat aurkezten dugu, eskura daitezkeen funtsetako batzuekin. Halaber, informazio gehiago eta bestelako finantzaketa aukerak eskuratzeko, finantzaketa espezifikoko orri honetara jo dezakezue.
- Inbertsio Estrategikoetarako Europako Funtsa (FEIE, gaztelaniazko siglen arabera)
- Europako Egitura eta Inbertsio Funtsak (EIE funtsak)
- Inbertsio Proiektuen Europako Ataria (PEPI, ingelesezko siglen arabera)
- Hiri Ekintza Berritzaileak (UIA, ingelesezko siglen arabera)
- «Connecting Europe» mekanismoko funtsak
- Energia Efizientziaren Europako Funtsa
- Energiarako, Klima Aldaketarako eta Azpiegituretarako Funtsa («Marguerite funtsa»)
- LIFE (ingurumenaren eta klimaren aldeko jardunerako erreminta espezifikoa)
- Erregai eta Hidrogeno Zelulen Europako Enpresa Erkidea
- NER 300