HUB EKONOMIA ZIRKULARRA Eragileak
GK Recycling
2016an Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak sortu zuenetik, GK Recycling haziz joan da modu iraunkorrean. Gaur egun, 70 erakunde inguruk osatzen dute (enpresak, zentro teknologikoak eta unibertsitateak, fundazioak eta ingurumen-aholkulariak).
Urte hauetan zehar, hainbat azoketara joan dira GK Recycling-eko kideak, eta erakusketak, ingurumenari eta ekonomia zirkularrari buruzko jardunaldiak, hitzaldiak eta nazioarteko misioak antolatu dira.
Besteak beste, hauek dira GK Recycling-en helburuak:
- Ekonomia eta I+G+b ildo berriak sustatu berrerabilerako, produktu birziklatu berriak sortzeko eta materialen kontsumoa eraginkorragoa izateko.
- Hondakinak kudeatzeko politikei garrantzia eman, ekonomikoki eta ingurumenaren aldetik jasangarriak diren berrerabilera eta birziklapen ereduak bultzatuz.
- Berrerabilpera eta birziklapenaren arloko enplegu nitxo berriak aztertu, ekonomia zirkularraren garrantzia bultzatuz.
- Sektoreko eragileen arteko komunikazio eta partaidetzarako lotune izan.
- Informazio estrategikoa zabaltzeko tresna izan.
- Enpresa, erakunde eta zentro teknologikoen arteko lankidetzarako plataforma izan.
- Produktu birziklatu berriak sortzea bultzatu.
- Enpresen arteko sinbiosia sustatu, berrikuntza ardatzak definitzeko.
- Berrikuntzako proiektu pilotuak ezagutarazi.
- Hondakinak baliabide bihurtzeko duten potentziala eta aukera errealak agerian jarri eta arlo horretan sentsibilizatu.
Erreferentziazkotrebakuntza zentroak
TU Delft. Delft-eko unibertsitate teknikoa
Ekonomia zirkularrari buruzko online ikastaroen eskaintza zabala du. Esteka honetan duzu unibertsitatearen online hezkuntza eskaintzaren erakusgarri bat.
Bradford-eko unibertsitatea
Urruneko ikastaroen barruan, berrikuntzari, enpresari eta ekonomia zirkularrari buruzko MBA eta PG ziurtagiri bat eskaintzen du. Esteka honetan duzu informazio gehiago.
Cranfield-eko unibertsitatea
Ellen Macarthur fundazioarekin lankidetzan, ekonomia zirkularrari buruzko trebakuntza eskaintzen du Cranfield-eko unibertsitateak. Esteka honetan duzu informazio gehiago.
UCL. University College London
UCL Circular Economy Lab diziplinaarteko ekimena da, zeinak UCL-ren esperientzia erabiltzea baitu, eraikin eta produktuen diseinua hobetzeko, horiek berrerabili eta birziklatzeko eta horiek egiteko erabiltzen diren materialak ekonomiara itzultzeko. Ekonomia zirkularrean trebatzeko programa bat du.
UPC. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa
Ekonomia zirkularrari buruzko graduondoko bat du: "Herramientas y Estrategias de Innovación Industrial". 2021eko urtarrilean jarriko da martxan graduondokoaren bigarren edizioa. Informazio gehiago nahi izenez gero, begiratu esteka honetan.
Ellen Macarthur fundazioa
Unibertsitateko profesionalei zuzendutako ekonomia zirkularrari buruzko ikastaro aukera zabala du fundazioak. Esteka honetan, informazio gehiago aurkituko duzu.
Zure ezagutzak zabaltzeko interesa baduzu, Ellen Macarthur Fundazioa lankidetzan aritzen da nazioarteko unibertsitate sare batekin.
Hiri, eskualde eta herrizirkularrak
Hiriak, herriak edo eskualdeak herrialdeen motor garrantzitsua dira hazkunderako, eta funtsezkoak dira ekonomia zirkular baterako trantsizioa bultzatzeko. Hainbat herrialdetako gobernuak neurriak hartzen ari dira helburu jasangarriagoak betetzeko eta ekonomia zirkularra bultzatzeko.
Ellen Macarthur Fundazioak hirien jasangarritasuna hobetzeko ekonomia zirkularrarekin lotutako proiektuak martxan jarri dituzten hiri eta eskualdeen adibideak eskaintzen ditu (horien artean, Amsterdam, Glasgow, Londres, Austin eta Venio). Esteka honetan duzu informazio gehiago:
Horiez gainera, European Circular Economy Stakeholder Platform-ek beste hiri batzuen adibideak eskaintzen ditu (adibidez, Praga, Oslo edo Suitza eta Portugaleko zenbait eskualde). Ekonomia zirkularreko ekimen horiek lagungarriak izan daitezke gure ezagutzak zabaltzeko, eta eredu izan daitezke beste hiri edo eskualde batzuetarako.
Esteka hauetan, hainbat herri, hiri eta eskualdeetan aurrera eramandako ekonomia zirkularreko adibide gehiago dituzu, baita horri buruzko informazio interesgarria ere:
Enpresazirkularrak
Hainbat enpresak ekimen zirkularrak ari dira aplikatzen beren ekoizpen prozesuetan, eta ekonomia linealetik ekonomia zirkularrerako trantsizioa ari dira egiten. Esteka eta dokumentu hauetan, horrelako enpresen esperientzia batzuk dituzu.
GK Recycling 2020-2024 plan estrategikoa
GK Recycling katalogoa (PDF)