COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

     GK RECYCLING ERREPORTAJEA: EKOTRADE

Gk Recycling Erreportajea: EKOTRADE

Hondakinen kudeaketa jasangarria . egiteko lan egiten du Ekotradek. Gure balorizazio-instalazioetara iritsitako materialak birziklatu egiten ditugu, eta ez dira zabortegietan metatzen. Hondakinak Astigarragako gure instalazioetara eramaten ditugu sortzen diren lekutik

1. argazkia

KIDE ELKARRIZKETAK

Gk Recycling Erreportajea: EKOTRADE

 

Enpresaren aurkezpen laburra (jarduera, kokapena...):

Eraikuntzaren sektorea garrantzitsuenetako bat da edozein herrialdetako ekonomiarentzat, baina, aldi berean, ingurunean inpaktu larria eragiten du. Eraikuntzak natura-baliabide ez-berriztagarri asko kontsumitzen ditu, eta hondakin-kantitate handia sortzen du.

Hondakin horiek –EEH direlakoak– Espainiako hondakin solido handienak dira, eta 30 eta 40 milioi tona bitartean sortzen dira urtean. Bistakoa da hain hondakin ugariren aprobetxamendua oso interesgarria dela, bai ingurumenaren mailan, bai ekonomiaren mailan.

Hondakin-mota horien balorizazioak –bestela zabortegi batean amaituko luketenak, ingurumen-inpaktu askoz ere handiagoak eraginez– hondakinak baliabide bihurtzea ahalbidetzen du, materialen zikloa ixten lagunduz, hori baita benetako industria-ekologia lortzeko funtsezko kontzeptua.

Kezka horren ondorioz, MOYUA TALDEAK EKOTRADE RCD, S.L. integratu du bere enpresa-egituran, bi enpresen arteko sinergien bidez Donostialdean EEHak birziklatzeko instalazioaren proiektua egin ahal izateko, ingurune horretan sortutako EEHak kudeatzeko beharrari erantzunez.

EKOTRADEk eraikuntza- eta eraispen-hondakinen birziklatzearen arloan garatzen du bere jarduera. Eraikuntza- eta eraispen-hondakinak garraiatu, tratatu eta berreskuratzeaz arduratzen da, eta ondoren material balorizatuak (agregakin birziklatuak) berrerabiltzen ditu. Bere instalazioak Astigarragako Zarkumendegi Poligonoan daude, eta 2016ko amaieran eman zion hasiera bere jarduerari. Eusko Jaurlaritzako Hondakin Ez Arriskutsuen Kudeatzaile Baimenduaren EUX/008/16 ingurumen-baimena du. Hori horrela izanik, EEHak EKOTRADEren instalazioak dituen teknologia berrien bidez behar bezala tratatzeari esker, EEHaren berezko ez diren osagaiak murriztea lortzen da, kalitate handiko eta sailkatutako produktu bat lortuz. Produktu hori agregakin gisa berrerabil daiteke zabalguneak egiteko, zementu-lurzorua eta legar-zementua egiteko eta hormigoia fabrikatzeko.

Nola eta noiz sortu zen proiektua? Zerk bultzatu zintuzten zuen jarduera ekonomia zirkularrerantz orientatzera?

2012an sortu zen, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kudeaketa integrala egiteko asmoz.  Ekonomia zirkularrarekin, baliabideak optimizatzea, lehengaien kontsumoa murriztea eta hondakinen aprobetxamendua sustatzen dugu, hondakinak jasoz edo bizitza berri bat emanez produktu berri bihurtzeko.

Zer produktu-mota egiten dituzue erabiltzen duzuen lehengaitik abiatuta?

  • CE MARKA DUTEN AGREGAKINAK

Kalitatezko agregakinak

Ekotraden baditugu CE markak, indarrean dagoen araudiaren kalitate-eskakizunak eta baldintzak betetzen dituztenak.

Agregakin birziklatuen aplikazioak

Eraikuntza berrietan gero eta gehiago erabiltzen dira eraikinen eraispenetan sortutako hondakinak, bide publikoetako edo azpiegituretako obretatik datozenak eta antzekoak. Horretarako, material horiek guztiek balorizazio-, hautaketa-, garbiketa- eta prestaketa-prozesu batetik pasatu behar dute.

Prozesu hori egin ondoren, sortutako agregakinak beste proiektu batzuk egiteko ere erabil daitezke: zabalguneak, landa-bideetako betelanak, errepide eta espaloietarako oinarriak, lorategiak, urbanizazioak...; horrela, eraikuntzaren sektorean ekonomia zirkularrari laguntzen zaio eta ingurumenaren onura handia lortzen da.

Agregakin birziklatuek obran duten portaera haien jatorriaren eta konposizioaren araberakoa izango da, baina baita instalazioetan jasotako tratamendu-sistemaren araberakoa ere. Ekotradeko birziklatze-prozesuak gure agregakinen kalitatea bermatzen du

Zein da zuen erakundearen balioa ekonomia zirkularreko proiektu gisa? Eta zein da zuen erakundearen ingurumen- eta gizarte-balioa?

Kudeaketa etengabe hobetzeko eta alderdi interesdun guztien gogobetetasun eta onura handiagoak bermatzeko nahiz kutsadura prebenitzeko dugun etengabeko interesa dela-eta, Ekotradek Kalitatea eta Ingurumena Kudeatzeko Sistema Integratu bat ezarri du, UNE-EN-ISO 9001 (Kalitate Araua) eta UNE-EN-ISO 14001 (Ingurumen Araua) arauetan oinarrituta horretarako egiaztatutako erakunde batek ziurtatuta.

EKOTRADEren balioa eraispenetik datozen hondakinak balorizatzean datza, eraikuntza berrietan berriro erabiltzeko, Anoeta/Reale Arenako estadioarekin egin zen bezala.

Zein garrantzi du I+G+b-k zuen erakundean?

I+G+b-k produktu berriak garatzen, negozio-eredu berriak sustatzen, zerbitzu berriak eskaintzen eta prozesuak hobetzen laguntzen du, pertsonen bizitza errazagoa izan dadin.

Zein izan dira urte hauetako zuen lorpen nagusiak?

Horizonteak zabaldu ditugu lurzoru kutsatuak kudeatuz. 3 dirulaguntza lortu ditugu hondakinak berrerabiltzearekin lotutako 3 I+G+b proiekturentzat.

Zuen ustez zer behar da ekonomia zirkularra sendotu dadin oro har, eta, bereziki, Gipuzkoan?

Herritarrak kontzientziatzea. Horregatik, dibulgazioarekin lotutako atala ere lantzen dugu gure I+G+b proiektuetan. Bestalde, ekonomia zirkularrarekin lotutako I+G+b-rako dirulaguntza-aukerak handitzea, Gipuzkoako enpresak horretara batu daitezen eta lehiakorrak izan daitezen.