COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

Fermentium, Naturklimaren Enpresa Erronken 2025. edizioan saritua

1. argazkia

Naturklimak Fermentium saritu du 2025eko Enpresa Erronketan, elikagaien xahuketaren aurkako apustuagatik

Fermentium proiektua Naturklimaren Enpresa Erronkak deialdian saritua izan da, elikagai-hondakinak (batez ere, baztertutako begetalak) eta, bigarren mailan, arrantza-azpiproduktuak balio handiko elikagai hartzitu (saltsak, ongailuak, olioak eta ozpinak) bihurtzeko proposamenagatik, IoT sentsoreak eta adimen artifiziala dituzten bioerreaktoreen bidez. Azken helburua elikagai-hondakinak murriztea da, ekonomia zirkularra bultzatzea eta produktu osasungarriak eta berritzaileak kontsumo handira eramatea.

Naturklimaren ‘Enpresen Erronkak’ deialdiari buruz

Naturklimaren enpresa-erronken helburu nagusia ekonomia zirkularraren esparruan proposamen berritzaileak bultzatzea da klima-aldaketari aurre egiteko. Ekimen hau Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainei eta ekintzaileei zuzenduta dago, baldin eta beren jardueran benetako erronkei aurre egiteko irtenbideak garatu nahi badituzte ekoizpen-prozesuetatik hasi eta digitalizazio-prozesuetara edo produktuen garapen berritzailera iritsi arte.