COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

Jasangarritasuna eta ekonomia zirkularraren albisteak (2025eko urria)

Honekin batera doazkizue azken hilabeteko berri garrantzitsuenak

1. argazkia

Jasangarritasun Departamentuak kontzientzia eta aldaketarako tresna bihurtu du bizikleta Gipuzkoan

Aurten, tailerrak Luberri BHIn (Donostia) eta Arrasate BHIn (Arrasate) egingo dira, bizikletaren kultura lurraldeko geletara eramateko apustua sendotuz.

Esteka


Jasangarritasunak eta konpromiso sozialak markatuko dute izarren bidea Zinemaldian

Zinemaldiaren 73. edizioan, 1.840 m² alfonbra gorri jasangarri estreinatu dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eman du, eta material birziklatu eta birziklagarriekin egin da osorik.

Esteka


Jasangarritasun Departamentuak ‘GK Kantauri Itsasoa’ aktibatu du, Kantauri itsasoa berrikuntza, enplegu eta etorkizun bihurtuko duen aliantza urdin handia

40 gizarte-, enpresa-, zientzia- eta erakunde-eragilek baino gehiagok bat egin dute Kantauriko Aliantza Urdin handiarekin, Gipuzkoatik Arku Atlantikoaren trantsizio ekologikoaren buru izateko.

Esteka

Esteka


"Gipuzkoa Zaindu" jardunaldiak krisi klimatikoa eta osasun mentala lotu ditu, eta ekoantsietatea ekintza positibo bihurtzeko deia egiten du

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak medikuntzan, psikologian, elikaduran, haurtzaroan, landa-komunitateetan eta artean adituak diren dozena bat pertsona bildu ditu krisi klimatikoaren inpaktu emozionalei nola aurre egin eztabaidatzeko.

Esteka


Jasangarritasun Departamentuak Blue Expedition ekimena bultzatuko du, itsas plastikoen inbasioa geldiarazteko Europako kanpaina, Pasaian hasiko dena

Blue Expedition ekimenak geldialdia egingo du Pasaian, Santanderren eta Avilesen, herritarrak sentsibilizatzeko eta itsas eragileak itsasoaren defentsan aktibatzeko jarduera-programa komun batekin.

Esteka


Jasangarritasun Departamentuak finantzaketa berdearen arloko prestakuntza sustatzen du, Gipuzkoako enpresen hazkunderako eta lehiakortasunerako palanka gisa

Lurraldeko 145 eragile ekonomiko baino gehiago sarean ari dira lanean GK Recycling klusterraren bidez, ekonomia zirkular lehiakorra eta berritzailea bultzatzeko.

Esteka


Pasaia itsasoaren eta ingurumenaren zaintzan murgilduko da datozen hiru hilabeteetan

"Aldaketarako Marea" ren bigarren edizioa antolatu da, eta hainbat eragilek bat egin dute

Esteka


Hernanik hondakinen balorizaziorako urratsa eman du

Udalak hitzarmena sinatu du Ekotraderekin Kanpozabalen planta bat eraikitzeko

Esteka


LIFE PYRENEES4CLIMA proiektuaren jarraipenerako lehen bilera presentziala Europako Batzordeko ordezkariekin

LIFE PYRENEES4CLIMA proiektuaren jarraipenerako lehen bilera presentziala egin da, eta bertan izan dira Europako Batzordeko (ELMEN-CINEA) eta Pirinioetan klima-aldaketari aurre egiteko mugaz gaindiko ekimen hori bultzatzen duten 46 erakunde bazkideetako ordezkariak — Naturklima, besteak beste —.

Esteka


Prest al daude hiriak klima-aldaketaren ondorioei aurre egiteko?
24.400 pertsona hil dira uda honetan Europako 854 hiritan tenperatura altuen ondorioz, ikerketa zientifiko baten datuen arabera.

Esteka


Irunek % 45 murriztu du berotegi-efektuko gasen isurketa 15 urtean
Garraioa da emisioen % 76,5en iturria, eta gasolioa eta gasolina dira lokomozio-baliabideei lotutako efektu osoaren hiru laurdenen erantzuleak.

Esteka