COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

2026ko KlimaBai! Unibertsitateak lehiaketa martxan dago!

1. argazkia

Naturklimak abian jarri du berriro klimaBai! Unibertsitateak lehiaketaren edizio berria. Gipuzkoako unibertsitate-komunitate osoari —ikasleak, IIP (irakasle eta ikertzaile pertsonala) eta AZP (administrazio eta zerbitzuetako pertsonala)— zuzendutako ekimena da, ohitura jasangarriak sustatzeko eta unibertsitateek klima-ekintzaren erdigunean egon daitezen proposamenak biltzeko.

Irailaren 14tik aurrera eta urriak 26a arte, eskuragarri daude bloke tematikoak eta Unibertsitate Erronka, kontsumoa, energia, mugikortasuna, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko edukiak dituztenak. Bloke bakoitzak aukera emango dizu ikasteko, hausnartzeko eta ideiak partekatzeko, campus jasangarriagoak lortzeko bidean.

Nola parte hartu?

  • Sartu lehiaketaren webgunean (KlimaBai!) eta erregistratu zure unibertsitateko helbide elektronikoarekin.
  • Bloke guztiak eta Unibertsitate Erronka aldi berean daude irekita.
  • Bloke bakoitza ordu bat baino gutxiagoan osatzeko diseinatuta dago.

Norentzat da?

Gipuzkoako unibertsitate-komunitate osoarentzat: gradu eta graduondoko ikasleentzat, irakasle eta ikertzaileentzat, eta administrazio zein zerbitzuetako langileentzat.

Anima zaitez! Zure ezagutzek eta proposamenek aldea eragin dezakete klima-aldaketaren aurkako borrokan Gipuzkoako campusetan. Parte hartu klimaBai! Unibertsitateak 2026 lehiaketan!