•
ZUMARRAGA UHOLDEEN AURREAN PRESTATZEN: ARRISKUAK EZAGUTZEKO ETA NOLA JOKATU JAKITEKO JARDUNALDIA
Naturklimak eta Zumarragako Udalak, AI4FLOOD proiektuaren esparruan, herritarrei irekitako saio bat antolatu dute, udalerrian uholde-arriskuak ezagutarazteko eta gertakari horien aurrean prebentzioa eta erantzuna hobetzeko gomendio praktikoak eskaintzeko.
Gure inguruko uholde-arriskua ezagutzea eta gertakari horien aurretik, bitartean eta ondoren nola jokatu jakitea funtsezkoa da pertsonak, haien etxebizitzak eta ondasunak babesteko, baita eragin ditzaketen kalteak murrizteko ere.
Testuinguru horretan, Naturklimak eta Zumarragako Udalak elkarrekin lan egin dute, AI4FLOOD proiektuaren baitan, udalerriko uholde-arriskuaren ebaluazioa eta larrialdi-egoeratan udalak erantzuteko duen gaitasuna eta prestakuntza hobetzeko tresnen garapenean.
Ezagutza hori herritarrengana hurbiltzeko asmoz, datorren urriaren 28an, 18:00etan, informazio-jardunaldi bat egingo da Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean.
Saioan zehar, gai praktikoak jorratuko dira, hala nola uholde baten aurrean nola prestatu, zer egin ondasunak babesteko eta zer prebentzio-neurri har daitezkeen kalteak gutxitzeko.
Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak ere parte hartuko du, estaldura-sistema aparteko arriskuen aurrean nola funtzionatzen duen azalduko du, batez ere uholde-kasuetan. Halaber, etxebizitzak, ondasunak eta jarduera ekonomikoak babesteko aseguru-estaldura egokia izatearen garrantziari buruzko informazioa emango du.
Ekimen honen helburua prebentzioaren kultura indartzea eta herritarrak hobeto informatuta eta prestatuta egotea sustatzea da, uholde-egoerei aurre egiteko ezagutza eta tresna erabilgarriak eskura jarriz.
Jardunaldiari buruzko informazioa:
- Eguna: 2026ko urriaren 28a, asteazkena
- Ordutegia: 18:00etatik 19:30era
- Lekua: Zelai Arizti Kultur Etxea, Zumarraga
Zumarragako uholde-arriskuak ezagutzeko eta horien ondorioak murrizteko nola jokatu ikasteko aukera.