COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

Dendatu Erreportajea: MIKEL ARANBURU ARTEA ETA GRABATUA

Eskuz egindako pieza paregabeak sortzen dituen tailer-denda da.

 

Saltokiaren aurkezpen laburra (jarduera, kokapena):

Mikel Aranburu Arte eta Grabado Donostiako Gros auzoko Colon 11 Pasealekuan dago.  Eskuz egindako pieza paregabeak sortzen dituen tailer-denda da. Pieza guztiak itsas munduarekin lotuta daude, eta metal birziklatuarekin egiten dira.  Elementu apaingarriak edo osagarriak dira, hala nola lepokoak, paparrekoak eta abar.

Bitxigintzako grabatuak eskuz egiten dituzte 1992tik.

 

Nola eta noiz jaio zen proiektua?

Negozio bat daukazunean eta funtzionatzea nahi duzunean, denboretara egokitzen joan behar duzu.  Ikusten genuen originaltasuna zela gakoa, eta gainerakoen aldean desberdina zen zerbait eskaini behar zela.

Grabatzailearen lanbideak asko lagundu zuen, tresna bagenuelako eta metal ezberdinen ezagutza ere bai. Metal egokia aurkitu genuen arte, ZINK-a hain zuzen ere.

2010 inguruan sortu zen ideia, baina gaur egun asko aldatu da.

 

Zer lotura dago zuen proiektuaren eta ekonomia zirkularraren artean? Zeintzuk dira zuen ekintza nagusiak eta azken urteotako aurrerapen eta lorpen nagusiak, iraunkortasunari dagokionez?

Gai guztietarako erabiltzen de metala birziklatua da.  Soberako lanak dira eta edukiontzi batean amaitu beharrean, gure iturgin/hornitzaile maiteek, ingurumenarekin ere konprometituta daudenek, helarazi egiten  dizkigute, gure proiektuaren ezagutza dutelako eta partaide izan nahi dutelako.

Obren zati bat egur oinarrien gainean kokatuta dago.  Hauek, marea biziak hondartzara ekartzen dituzten hondakinak dira. Jaso, garbitu eta tratatu egiten ditugu. Historia handiko egurrak dira, bereziak eta paregabeak.

Zink-txafla bakoitza minimora murrizten dugu.  Hasteko, pieza handienak ebakitzen dira, zatirik txikiena aprobetxatu arte. Eta hori guztia energia-kontsumorik gabe, eskuz. 

Lorpenik handiena, zalantzarik gabe, jendeari gauzei bigarren bizitza bat eman daitekeela kontzientziatzen laguntzea izan da. Eta laguntzen diguten hornitzaileen eta jasangarritasuna oparitzen duten bezeroen artean lotura bat sortu izana.

 

Zer onura dakarzkizue ekonomia zirkularreko edo iraunkortasuneko ekintza horiek zuen merkataritzan aplikatzeak?

Zalantzarik gabe, onurak libreki sortzeko ahalmena, zuk aukeratutako materialekin, eta gainera, mundu iraunkorrago bat sortzeko zure helburua betetzen duzula jakitea.

 

Zeintzuk dira zuen merkataritzan iraunkortasun-ekintzak aplikatzeko orduan aurkitzen dituzuen oztopoak edo zailtasunak?

Hasieran, duela hamahiru urte, ez zegoen kontzientzia handirik, eta ez zen erraza materiala hauek aurkitzea. Oso egoera txarrean zeuden, eta egoera onean jartzeak lan handia ematen zuen.  Zorionez, orain badirudi kontzientzia gehiago dagoela eta jendeak lagundu egin nahi duela.

Baina egia da, mundu guztiak ez duela ulertzen;  jendeak gauzak momentuan nahi dituen mundu batean bizi gara, asko ordaindu gabe.

 

Zuen ustez, nola inplikatu ditzaZkegu Gipuzkoako saltoki gehiago beren negozioan iraunkortasuna integratzeko orduan?

Tokiko produktua erosiz, zure negoziotik ahalik eta gertuen.  Desberdina denari eta maitasunez egindakoari balioa ematea modu iraunkorrean.

 

Zer aholku edo Gomendio emango zenizkieke praktika iraunkorrak aplikatu nahi dituzten Gipuzkoako beste saltoki batzuei?

Ahalegina handiagoa bada ere, pozgarria da jakitea planeta zaintzeko zure aletxoa ematea, eta gu guztion esku dagoela komunitate iraunkor bat sortzea eta ahalik eta pertsona multzo handiena kontzientziatzea.