•
BateraLabs Buruntzaldean
BateraLabs jardunaldiekin jarraitzen dugu lurraldeko eskualde desberdinetan. Atzo, Lasarte-Orian, prosezu parte-hartzaile honen laugarren saioa egin zen, Buruntzaldeko erronka klimatiko nagusiak identifikatzea helburu zuena.
Jardunaldi horretan elkarteetako eta udaletako ordezkariak bildu ziren, baita herritarrak ere, eta beren eskualdeko klima-problematikari buruz eztabaidatu zuten. Elkarrekin egindako lan horren ondorioz, funtsezko erronkak identifikatu ziren lau arlo handitan: mugikortasuna, energia-eraginkortasuna, biodibertsitatea eta espazio publikoak klima-baldintza berrietara egokitzea.
Hauek dira, besteak beste, azpimarratutako gai nagusiak: eskualdeko barne-mugikortasuna eta garraio publikoaren konexioak eta maiztasunak hobetzea; etxebizitza-parkearen energia-eraginkortasunean aurrera egiten jarraitzeko beharra; gune publiko jakin batzuen egokitzapena eta hobekuntza, erresilienteagoak izan daitezen; eta muturreko klima-gertakarien aurrean jarduteko udal-planak izatearen garrantzia, herritarrak autobabesaren arloan sentsibilizatzearekin batera.
Eskualdeko hurrengo saioan, identifikatutako erronkei eman ahal zaizkien irtenbideak aurkitzeko lan egingo da.
Bidasoa-Txingudin, Donostian, Oarsoaldean eta Buruntzaldean egindako saioen ondoren, eskualdeko gainerako prozesuak aktibatzen jarraitzen dugu. Hurrengo hitzordua Ordizian izango da, apirilaren 28an, asteartean, Goierriko erronka klimatiko nagusiak aztertzeko.
Ekarpen guztiak proiektuaren webgunean jarrai eta kontsulta daitezke: https://www.bateralabs.eus/eu/