COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

Gipuzkoako azpiegitura berdeak eta erresilientzia hobetzeko dirulaguntzen deialdi berria

Gaur argitaratu da GAOn Gipuzkoako Lurralde Historikoan azpiegitura berdeak eta erresilientzia hobetzeko proiektuak eta jarduketak gauzatzeko gauzazko dirulaguntzen 2026ko deialdia

1. argazkia

Gaur argitaratu da GAOn Gipuzkoako Lurralde Historikoan azpiegitura berdeak eta erresilientzia hobetzeko proiektuak eta jarduketak gauzatzeko gauzazko dirulaguntzen 2026ko deialdia

GAO22 arrunta 2or.

Deialdi honen oinarri arautzaileak 2023ko urriaren 18ko GAOn argitaratu ziren (201. Zk). GAO22 arrunta 2or.

Eskaerak aurkezteko epea: 2 hilabete, deialdia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (argitaratze data: 2026/02/04).

Naturklimak, Gipuzkoako borondatezko karbono-funtsaren bidez (NATURKLIMA: Karbono-funtsa 2025), lankidetza publiko-pribatua sustatzen du ekintza klimatikoa bultzatzeko, CO2 xurgatzeko gaitasuna hobetzen, klima-aldaketara egokitzen eta lurraldearen biodibertsitatea eta azpiegitura berdea indartzen lagunduko duen proiektu berrien bidez. Horren guztiaren helburua da klima-neutraltasunerantz eta ingurune naturalaren erresilientziarantz aurrera egitea, Klima Aldaketaren Aurkako Gipuzkoako Estrategiaren, Gipuzkoa Klima 20250, helburu nagusiak baitira.

Esparru horretan, azpiegitura berdeak eta erresilientzia hobetzeko proiektuak eta jarduerak gauzatzeko gauzazko dirulaguntzetarako deialdia egiten da:

  • Xedea: azpiegitura berdeak eta espazio berde eta urdinen konektibitatea birnaturalizatzeko, handitzeko eta hobetzeko jarduerak gauzatzea, bai eta biodibertsitatea eta haren kontserbazioa sustatzea, klima-aldaketara egokitzea eta sistemaren erresilientzia handitzea ere.
  • Hartzaileak: Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalak eta udal-erakunde autonomoak, toki-erakunde txikiak, mankomunitateak eta udal eta eskualde mailako merkataritza-sozietateak.
  • Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoari buruzko baldintza: diruz lagundutako proiektu teknikoa edo memoria baloratua gauzatzeko aurrekontua edo kostu ekonomikoa obra-kontratu txikiaren mugetara egokituko da (48.000 € BEZa barne).
  • Gauzatzea: Naturklima arduratuko da dagokion egikaritze-proiektua lizitatzeaz, eta bere gain hartuko du, barnean edo kanpoan, obra-zuzendaritza, jarduketak erakunde onuradunekin lankidetzan eginez.
  • Burutzeko epea: Dirulaguntzaren xede den jarduera edo proiektua hasi gabe egon beharko da 2026ko urtarrilaren 1ean, eta urte horretako ekitaldi ekonomikoaren barruan amaitu beharko da, nahiz eta jarduera edo proiektu hori lehenago hasitako edo geroago amaitutako proiektu luzeago baten osagai edo etapa izan daitekeen.
  • Bazterketak: Ez dira diruz lagunduko Gipuzkoako Lurralde Historikoko onura publikoko mendietan egin beharreko proiektuak edo jarduketak.