COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

GK Recycling Errepontajea: SINNPLE

Enpresaren aurkezpen laburra (jarduera, kokapena...):

Sinnple jasangarritasun-aholkularitza bat da, 10 urtetik gorako esperientzia duena. Gure balio nagusia da gure bezeroentzat konplexua dena sinple bilakatzea. 100 enpresari baino gehiagori (haietako % 83 ETEak) lagundu diegu jasangarritasunean egiten zutena balioan jartzen edo gehiago nola egin dezaketen definitzen. Gainera, gure konponbide propioa dugu plantilla jasangarritasunean inplikatzeko: kontsumo jasangarriko app gamifikatu bat, actueight.

 

Nola eta noiz sortu zen proiektua? Zerk bultzatu zintuzten zuen jarduera ekonomia zirkularrerantz orientatzera?

Sinnple 2011n jaio zen, Iranzuren eta Iñigoren eskutik. Garai hartan, berrikuntzari buruzko aholkularitza ematen genuen, eta enpresetako I+G+b ezarpenaren partaide izan ginen hasiera-hasieratik. Jasangarritasunarekin gauza bera egiten lagundu genezakeela pentsatu genuen. Konbentzimendu pertsonalagatik, eta irmoki sinesten genuelako enpresei lehiakorragoak izaten lagunduko ziela.

 

Zein da zuen erakundearen balioa ekonomia zirkularreko proiektu gisa? Eta zein da zuen erakundearen ingurumen- eta gizarte-balioa?

Lehendabizi barrurantz begiratu genuen, eta, zerbitzu-enpresa bat garen arren, ahalik eta inpaktu txikiena izaten saiatu ginen: ahal zen guztia birziklatzen genuen, energia-kontsumoa % 50era murriztu genuen, energia berriztagarria kontratatu genuen, gure aztarna kalkulatu eta konpentsatu genuen... Agian gure jardueraren inpaktua txikia da, baina ezinbestekotzat jotzen dugu; batetik, gure bezeroen mugak ulertzeko eta, bestetik, uste dugulako ez dela posible jasangarritasunari buruzko aholkularitza ematea koherenteak izan gabe.

Gainera, alderdi sozialean 150 ordu lagatzen dizkiegu Ashoka eta Acumen sareetako gizarte-ekintzaileei; emakumeen talentua bultzatzen dugu (plantillaren % 75 da gaur egun, eta % 65 azken 12 urteetako historikoan); eta lehentasuna ematen diegu enpresa sozial diren edo inpaktu sozial handiagoa duten aseguru-, banku-, telefonia- edo energia-hornitzaileei.

 

Zenbaterainoko garrantzia du I+G+b alderdiak zuen erakundean?

Geldigaitzak gara izatez. Horregatik, aholkularitza-enpresa izan arren, 1-2 urtean behin zerbitzu berriak merkaturatu ohi ditugu. 2020an, gure lehen produktu digitala merkaturatu genuen (actueight), eta digitalizazioaren bidean jarraituko dugu. Lanean ari gara 2024an beste bi produktu digital merkaturatzeko.

 

Zein izan dira urte hauetako zuen lorpen nagusiak?

Gure helburua da jasangarritasuna erraz bilakatzea, ahalik eta eragile gehien hartara gertura daitezen. Enpresa-munduan, ETEek dituzte tresna egokitu gutxien eta baliabide gutxien. Horregatik, Sinnple-rentzat garrantzitsua izan da fokua ETEetan jarrita izatea. 100 ETE ingururi lagundu diegu (guztizkoaren % 83), eta oso albiste adierazgarria da hori gure lantaldearentzat.

 

Zuen ustez zer behar da ekonomia zirkularra sendotu dadin oro har, eta bereziki Gipuzkoan?

GK Recycling-eko enpresa guztien, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta beste eragile batzuen ahaleginarekin, lortu dugu jada eztabaidarik ez izatea: ekonomia zirkularra lehiakortasuna da (jasangarritasuna ere izateaz gain). Orain dugun erronka da eragile guztien eguneroko jardunean integratzea: administrazioenean –hura kontratuetan balioetsiz edo legeetan babestuz–, enpresenean –haren prozesuak hobetuz eta berrituz–, kontsumitzaileenean –haien eguneroko erabakietan–... Aldaketaren eskalagarritasun-fase batean sartzen ari gara, eta zoragarria da.