COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

GK Recycling Erreportajea: EGUTEGI

1. argazkia

Enpresaren aurkezpen laburra (jarduera, kokapena...):

Egutegui hondakinak kudeatzeko enpresa bat da, hondakinen azken berreskurapeneko instalazio propioa duena, fabrikatzaileentzat zuzenean lehengai bihurtuz

Nola eta noiz sortu zen proiektua? Zerk bultzatu zintuzten zuen jarduera ekonomia zirkularrerantz orientatzera?

Eguteguiren jatorria 1965ekoa da. Harrezkero, Eguteguiren politika hondakinak berrerabiltzea eta/edo berreskuratzea izan da, sen onari jarraikiz besterik gabe.

Zein motatako produktuak egiten dituzue erabiltzen duzuen lehengaitik abiatuta?

Instalazio batzuetan, hondakinak egokitzen ditugu, bai guk bai beste azken berreskuratzaile batzuek birziklatzeko.

Beste batzuetan, gure aldetik berreskura daitekeen eta lehengai bihur daitekeen material oro prozesatzen da, eta produktu berrien fabrikatzaileei bidaltzen zaie.

Zein da zuen erakundearen balioa ekonomia zirkularreko proiektu gisa? Eta zein da zuen erakundearen ingurumen- eta gizarte-balioa?

Eguteguiren bereizgarri nagusia da gauzak ahalik eta ondoen egiteko erakutsitako ahalegina, helburutzat baitu hondakin guztiak –modu arduratsuan maila guztietan: ingurumena, industria, gizartea...– berriro erabiltzea lortzea, alferrikako helburu batera (isurketa, konpostatzea...) bideratu ordez.

Zenbaterainoko garrantzia du I+G+b alderdiak zuen erakundean?

Funtsezkoa. Materialak berrerabiltzeko helburu nagusia beste guztien gainetik erraztuko duten diseinu berrien ikerketa eta garapena.

Zein izan dira urte hauetako zuen lorpen nagusiak?

Ekoizpen-ahalmena lerro berriekin handitzea, lehen prozesatu ezin ziren materialak prozesatzeko aukera ematen digutenekin.

Zuen ustez, zer behar da ekonomia zirkularra sendotu dadin, oro har eta, bereziki, Gipuzkoan?

Uste dut gizarteak hondakinei buruz eta hondakinak sailkatzeko premiari buruz duen kontzientziazioa nahikoa zabalduta dagoela.

Nire ustez, lan handia egin behar da fabrikatzaileak kontzientziatzeko birziklatze mekanikoa errazteko monoosagaiak erabiltzera bideratutako ikerketak garatzeari buruz, plastikoen kasuan, eta ez osagai anitzekoak erabiltzera, horrek eragiten baitu gerora materialak osagaitan banakatzea eta osagai horiek birziklatzeko berreskuratze-baliabide askoz kutsatzaileagoak eta baliabide hidriko eta/edo energetiko gehiago behar dituztenak erabiltzea berreskuratze mekanikoko sistemaren aldean (kimikoa, esate baterako, baina horrek ez du esan nahi horregatik alde batera utzi behar denik).

Adibidez, kartoiaren aldean, plastikoa garbitzeko ur gutxiago behar da, ez duelako ura xurgatzen; eta energia gutxiago, ura xurgatzen ez duenez ez baita energiarik erabili behar lehortzeko.

Jakina, kartoia ez da demonizatu behar, baina plastikoa ere ez.

Produktu bakoitzarentzat zein den aplikaziorik onena bilatu behar da, birziklatzeko azken helmuga kontuan hartuta, ingurumenerako inpaktu txikiena izan dezan bilatuz alderdi guztietatik.