COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

Indarraren dauden laguntzen eta berrikuntzen zerrenda (Maiatza 2023)

Zuen enpresa eta erakundeentzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat laguntza- eta dirulaguntza-lerroen berri ematen dizuegu.

1. argazkia

NOBEDADE:

  1. HAZINNOVA 2023. Hazi egin nahi duten eta produktu, prozesu, marketin eta antolakuntza arloetan berrikuntzak dakartzaten mikro-proiektuak dituzten ETEentzako doako aholkularitza. Horretarako, enpresa onuradunen eskura jartzen du Hazinnova hurbileko agente bat prozesu osoan laguntzeko eta berrikuntzan aditua den aholkularitza baten zerbitzuak (50 orduko aholkularitza pertsonalizatua eta presentziala).

Hazinnova laguntzak 5 langileko edo gehiagoko plantillak dituzten Euskadiko enpresentzat dira, industria, IKTen jarduerak, handizkako merkataritza, garraioa, biltegiratze, finantza-jarduerak edo aseguruen sektoreentzako.

  • Enpresabakoitzakgehienez2mikroproiektugaratzekolaguntzajasodezake,betierearlodesberdinetakoak
  • Kudeaketaekonomiko-finantzarioa:enpresarenkudeaketafinantzarioetaestrategikoanhobekuntzak,errentagarritasunakontrolatzera
  • Barnekoadministrazio-prozesuak:eraginkortasunahobetukodutenprozesuakberrizdiseinatzea,besteakbeste,eskarien,kobrantzenetaordainketenkudeaketarekin,bezeroenkudeaketarekinetaberankortasunarekinzerikusia
  • Logistika:hornidura-edobanaketa-kateanhobekuntzakegitea,gastuakmurrizteko,ingurumen-inpaktuamurriztekoetaentrega-epeak
  • Pertsonak:enpresarenhelburuetanplantillarenkonpromisoaareagotzeko
  • Bezeroak:bezeroakhobetoezagutzeko,erakartzekoetaleialtzekoprozesu
  • Merkatuberriak:marketin-estrategiak,enpresabestemerkatubatzuetarazabaltzeko,geografikokiedobezero-segmentuberriei
  • Produktua:produktuetazerbitzuberriakgaratzekoberrikuntzak,edolehendikdaudenakhobetzekoberrikuntzak,negozio-bolumena

Aurkezteko epea: apirilaren 18tik 2023ko urriaren 26ra.

Esteka.

 

  1. ENPRESA-TALDEBERRITZAILEAK(AEI).EnpresaTaldeBerritzaileeiLaguntzekoProgramarenhelburuaenpresatxikietaertainenlehiakortasunahobetzea

Programako laguntzak jaso ditzaketen jarduketa eta proiektu motak honako hauek izan daitezke:

  1. lerroa. Enpresa elkarte berritzaileen funtzionamenduari laguntzeko jarduketak. Lerro honen bidez BAE hasiberriek izeneko enpresak laguntzak eskura dezakete. Hauek orain dela gutxi eratutakoak, sendotze prozesuan daudenak eta gehienez 4 urteko antzinatasunarekin.
  2. lerroa. Bideragarritasun teknikoaren azterlanak. Ildo horretatik aurkezten diren azterlanak hurrengo programen deialdietara aurkezteko proiektuak zehaztera zuzenduko dira:

- Enpresa-talde berritzaileei laguntzeko programa, 8. artikuluan definitutako “Teknologia digitalen proiektuak” izeneko 3. ildoaren bidez.

- EBren 2021-2027 aldirako ikerkuntza eta berrikuntzako esparru-programa (Horizonte Europa).

  1. lerroa. Teknologia digitalen proiektuak. Epigrafe honetan aurkeztutako proiektuek ezagutza eta/edo teknologiak izan beharko dituzte, horiek egiten dituzten enpresen eraldaketa digitala bultzatzeko kategoria hauen barruan:
  • Industria-ikerketako jarduerak.
  • Garapen esperimentaleko jarduerak.
  • Berrikuntzaren antolakuntza.
  • Berrikuntzaren prozesuak.

Aurkezteko epea: apirilaren 17tik 2023ko maiatzaren 15era (biak barne).

Esteka.

 

  1. LIFE 2023 DEIALDIA. 2023ko apirilaren 18tik zabalik dago LIFE 2023 deialdia. Deialdi honetan, 2021 eta 2022 deialdietako berrikuntza nagusiak mantentzen dira:
  • “Funding & tender opportunities” ataria erabiltzea eskaerak aurkezteko.
  • Proposamen osoaren aurkezpena: Ingurumenaren arloko proposamenak aurkeztea (“Natura eta Biodibertsitatea” azpiprograma eta “Ekonomia zirkularra eta Bizi Kalitatea” azpiprograma) eta Klimaren aldeko Ekintza arlokoak (“Klima-aldaketa: arintzea eta egokitzea” azpiprograma), etapa bakar batean.
  • Erreplikaziorako laguntza teknikoko proiektuen deialdia da deialdi honen berritasun nagusia.

LIFE 2023 deialdiak proiektu mota hauek biltzen ditu:

  • Ekintza-proiektu arruntak (SAPak) Natura eta Biodibertsitatea, Ekonomia Zirkularra eta Bizi-kalitatea eta Klima Aldaketaren Arintzea eta Horretara Egokitzea azpiprogrametarako.
  • Proiektu estrategiko integratuak (SIP).
  • Energia Garbietarako Trantsizioa (CET) azpiprogramaren barruko beste ekintza batzuk.
  • SIPak eta SNAPak (TA-PPP) prestatzeko laguntza teknikoko proiektuak.
  • Erreplikaziorako laguntza teknikoko proiektuak (TA-R).
  • Prestakuntza-proiektuak. Legegintza- eta politika-lehentasunak ad hoc (PLP) lantzen dituzten proiektuak.

Deialdiaren argitalpena: 2023ko apirilaren 18a.

Eskaerak aurkezteko epearen amaiera proiektu mota bakoitzaren araberakoa da.

Ebaluaketa: 2023-2024.

Esteka.

 

  1. ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA. INDUSTRIAREN ETA HIRUGARREN SEKTOREAREN ETEETAN ENERGIA-IKUSKARITZA INTEGRALAK EGITEKO LAGUNTZEN PROGRAMA. Laguntza-programa honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko industriaaren eta hirugarren sektorearen ETEetako instalazioetan eta eraikinetan azken energia-kontsumoa eta CO2 emisioak murrizteko ekintzak sustatzea.

Onuradunak: 56/2016 Errege Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, industria eta hirugarren sektorearen ETEtzat hartzen diren pertsona fisiko edo juridikoak, izaera pribatukoak, eta 2009ko CNAErekin bat etorriz, 07tik 39ra bitarteko taldeen barruan daudenak, biak barne industria sektorearentzat, eta 41etik 99ra bitarteko taldeen barruan daudenak.

Aurkezteko epea: 2024ko martxoaren 29an edo aurrekontua agortu arte.

Esteka.

 

INDARREAN:

  1. ITSAS ENERGIA BERRIZTAGARRIEN SAIAKUNTZA-PLATAFORMEN ETA ERAKUSLEEN PROIEKTU PILOTUETARAKO LAGUNTZEN LEHEN LERROA JARRI DU MARTXAN MITERD-ek. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak (MITERD) Renmarinas Demos programako laguntzen lehen deialdia argitaratu du. 240 milioi eurokin, itsas energia berriztagarrien arloan saiakuntza-plataformak eta prototipo berriak sustatzea du helburu gisa.

Programak 4 azpiprogrametan banatzen da:

-Lehenengoa ikerketa-erakundeentzat bakarrik da, lehendik dauden saiakuntza-plataformak zabaltzeko edo itsas teknologia berriztagarriekin saiakuntzak egiteko azpiegitura berriak sortzeko (90 milioi).

- 2. azpiprogramak (60 milioi) ezaugarri bereko proiektuak lagunduko ditu dira, baina enpresek, partzuergoek edo enpresa-elkarteek garatutakoak.

-3. azpiprogramak 45 milioi euro erabiliko ditu erakusle teknologikoak garatzeko, hau da, itsas energia eolikoari –bai flotatzailea, bai zimendu finkokoa–, olatuen energiari, korronteei, eguzki fotovoltaiko flotatzaileari eta horien hibrido teknologikoei lotutako prototipo eta soluzio teknologikoak garatzeko.

- Programaren laugarren ildoak beste 45 milioi ditu itsasoko saiakuntza-plataformen eta teknologia-erakusle berriztagarrien proiektuetarako, biak itsas jarduera eta kokaleku berean egiten direnean.

Proiektuak 2026ko urtarrilaren 15a baino lehen amaituta egon beharko dira.

Esteka.

 

  1. EKOBERRIKUNTZEN ETA ETE ZIRKULARRA LAGUNTZETARAKO DEIALDIA. 2023. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Euskadiko ETEetan eredu zirkular baterako trantsizio-prozesua bultzatzeko 2023 Laguntzen Deialdia argitaratu da EHAAn.

Jarduera-ildoak hauek dira:

  1. lerroa. Ekodiseinua eta Erakustaldia Ekonomia Zirkularrean. Onuradunak: industria sektoreko enpresa pribatuak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea-ri lotutako industria taldeak.
  2. lerroa. Ekoberrikuntza estrategikoa. Onuradunak: industria sektoreko enpresa pribatuak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea-ri lotutako industria taldeak.
  3. lerroa. ETE zirkularra. Onuradunak: bitarteko eragileak proiektuen sustatzaile gisa.

Epea: 2023ko azaroaren 20a.

Eskabidea eskuratzeko eta betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoa erabiliko da, helbide honetan Esteka.

Proiektuak gauzatzeko gehieneko epea honela arautuko da:

  1. lerroa. Ekodiseinua eta erakustaldia ekonomia zirkularrean: 2023ko abenduaren 31.
  2. lerroa. Ekoberrikuntza estrategikoa: 2024ko ekainaren 30a.
  3. lerroa. ETE zirkularra: 2023ko abenduaren 31.

 

  1. ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA. DIRU-LAGUNTZAK INDUSTRIAREN ERAGINKORTASUNARI.

Euskadiko industria-sektorearen testuinguruan, energiaren amaierako kontsumoa eta harekin lotutako emisioak murrizteko xedea duten energia-efizientzia jarduketa mota guztiak babesteko aukera aurreikusten du dirulaguntza-programa honek. Ildo horretatik, europar zuzentarauetan (2019/27/EB Zuzentaraua) ezarritako energiaren amaierako kontsumoa murrizteko helburua eta Eusko Jaurlaritzaren 2030rako Estrategia Energetikoaren helburua lortzen lagundu nahi da. Era berean, dirulaguntza horiek euskal enpresen lehiakortasunarengan garrantzi handia duen osagai baten gain jardungo dute: energia-fakturaren gain.

Alde batetik, diruz lagunduak izan ahalko dira energia kontsumitzen duten ekipamendu, industria-prozesu eta sistema osagarriei hobekuntza teknologikoak ezartzen dizkieten proiektuak, betiere elementu horien ordez energia-efizientzia handiko edo eskuragai dagoen teknologia onenaz baliatutako beste batzuk ezarriz gero. Bestalde, UNE-EN ISO 50001 Araua betetzen duten energia-kudeaketaren sistema ziurtatuak ezarri nahi dituzten enpresek ere dirulaguntzak jaso ahalko dituzte, baldin eta energia kontsumitzaile handiak ez badira.

Epea: 2023ko ekainaren 30ko 24:00etan edo aurrekontua osoa agortzen denean.

Esteka.

 

  1. ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA. Ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarri-programak (Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana). Instalazio berriztagarri termikoak ezartzea du helburu, besteak beste, industrian, nekazaritzan eta abeltzaintzan, zerbitzuetan eta/edo ekonomiaren beste sektore batzuetan, etxebizitza-sektorea barne, baita bizitegitarako ez diren eraikinetan, establezimenduetan eta sektore publikoko azpiegituretan ere. Xehetasun gehiago: Jarduera ekonomikoa garatzen duten pertsona fisiko, juridiko, elkarte, elkarte, partzuergo eta nortasun juridiko propioarekin edo gabe lankidetzan aritzeko beste modu batzuk (1. pizgarrien programa).

Zenbatekoa: enpresaren tamainaren araberako % aldakorra (% 35 handia, % 40 ertaina eta% 45 txikia). Epea: 2023ko abenduaren 31 arte.

Esteka.

 

  1. ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA. Errepide bidezko bidaiariak eta salgaiak garraiatzeko garraio zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuetako ibilgailuak eraldatzeko laguntzen programa (Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana). Helburua da karbono gutxiko ordezko energiak dituzten ibilgailu astunen parkea (salgaiak eta bidaiariak) berritzea, baita ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak, ibilgailuen propultsio-modua aldatzea eta txatar bihurtzea ere.

Xehetasun gehiago:

Jarduera ekonomiko edo juridiko jakin batzuk egiten dituzten pertsona fisikoentzat da, eta garraio baimen jakin batzuk dituztenak, 3,5 tonatik gorako gehieneko masarekin.

Zenbatekoa: aldakorra jarduketa lerroaren arabera.

Epea: 2023ko abenduaren 31 arte.

Esteka.

 

  1. ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA – EEE. Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako birgaitze energetikoko programa (PREE 5000 programa). PREE 5000 delakoaren helburua da lehendik dagoen eraikuntzaren jasangarritasuna bultzatzea, zenbait jarduketaren bidez: inguratzaile termikoa hobetzea, klimatizazioan, ur beroan eta aireztapenean eraginkortasuna eta energia berriztagarriak hobetzea, eta argiztapen-instalazioen eraginkortasuna hobetzea. Xehetasun gehiago:

Edozein erabileratako (industria barne) eraikinen jabe diren pertsona fisiko edo juridiko pribatu edo publikoentzat.

Zenbatekoa: aldakorra jarduketa lerroaren arabera (% 20tik% 50era).

2023eko abenduaren 31era arteko epea.

Esteka.

 

  1. ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA. Autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarrien programa, energia berriztagarrien iturriekin, eta etxebizitzen sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari buruzkoa. Autokontsumorako (elektrikoa nahiz termikoa), autokontsumorako eta biltegiratzeko edo bakarrik biltegiratzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko diru-laguntzak.

Xehetasun gehiago:

Enpresei zuzendua.

Zenbateko: %15-65, tamainaren, teknologia-motaren, kokapenaren eta jarduera-motaren arabera.

Epea: 2021eko azaroaren 11atik 2023ko abenduaren 31ra arte.

Esteka.

 

  1. ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA. MOVES III (IDAE) ibilgailu elektrikoak eta kargatzeko azpiegiturak erosteko plana.

Xehetasun gehiago:

Enpresei zuzendua.

Zenbateko aldakorra %-tan 5.000 € arte eta 7.000 € ibilgailuetan.

Epea: 2023ko abenduaren 31ra arte.

Esteka.