COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

INDARREAN DAUDEN LAGUNTZEN ETA BERRIKUNTZEN ZERRENDA (EKAINA 2023)

Zuen enpresa eta erakundeentzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat laguntza- eta dirulaguntza-lerroen berri ematen dizuegu.

1. argazkia

Nobedade:

  1. ‘ACTIVA’ FINANTZAKETA. Jarduera honen bidez, industria-enpresen eraldaketa digitala sustatzen duten proiektuak lagundu nahi dira, baita digitalizazio horren ondorioz ingurumen-jasangarritasuna hobetzen laguntzen dutenak ere.

Ezarritako laguntzak jasotzen ahalko dituzte nortasun juridiko propioa duten sozietateek, Espainian legez eratuta eta dagokion erregistroan behar bezala inskribatuta daudenek, edozein tamaina izanik ere, beti industria-jarduera burutzen badute eta sektore publikokoak ez badira.

Laguntzaren tresna eta ezaugarriei dagokienez, laguntzak mailegu eta diru-laguntzaren formatu mistoan egituratzen dira, bi jarduketa ildo bereiziz:

  • ACTIVA – ETE: ETEentzat bakarrik, EBren definizioaren arabera. Laguntza 5 urtekoa izanen da (2 urteko gabealdia).
  • ACTIVA – Ezarpen handiak: enpresa guztientzat, laguntzaren iraupena 10 urtekoa (3 urteko gabealdia) izanik.

Gastu finantzagarriak hauek dira:

  • Langileen kostuak.
  • Tresna eta material inbentariagarrien kostuak.
  • Kontratua ikertzeko kostuak, ezagutza teknikoak eta patenteak.

Esteka.

 

  1. MANUFAKTURA-iNDUSTRIAREN I+G+B PLANETARAKO ETA JASANGARRITASUNERAKO PLANGINTZARAKOLAGUNTZA Industria, Merkataritzaeta Turismo Ministerioak deialdi bat argitaratu, EBko arauetatik haratago, eraginkortasun energetikoa eta ingurumenaren babesa hobekuntzarako, jasangarritasunera bideratutako inbertsioei buruzko industria-ikerketarako, garapen teknologikorako eta prozesuetan eta antolakuntzan berrikuntzarako proiektuak garatzeko.

Proiektuek manufaktura-industriaren balio-katean aplikatzeko izan behar dute, eta gutxienez deialdiko lehentasun tematikoren batera egokitu beharko dira:

  • ekonomia zirkularra eta ekoberrikuntza;
  • deskarbonizazioa, energia-eraginkortasuna, energia berriztagarrien iturri berriak eta emisio poluitzaileak murriztea;
  • material eta produktu aurreratuak;
  • berrikuntza kalitate- eta segurtasun-prozesuetan;
  • ekoizpen-prozesuaren berrikuntzak, gaikako lehentasunetik eratorriak: materialak eta produktu aurreratuak.

Eskaerak aurkezteko epea: 2023/06/28.

Esteka.

 

  1. ETORKIZUNA ERAIKIZ. Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean proiektu programaren diru-laguntza lerroak arautzeko oinarriak. 2023ko deialdi berrian, proiektuak bi kategoriatan banatuko dira: a) Proiektu esperimentalak eta b) Gipuzkoak dituen erronkei lotutako esplorazio-proiektuak. Bi proiektu-tipologiek erronka hauei erantzun behar diete nahitaez, lankidetzan garatzeko eta osagai berritzailea izateko:

Gipuzkoa kohesionatua, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna, lurraldearen oreka berdea, administrazio publikoen eraldaketa, nazioarteko esperientzien ikaskuntza edo berrikuntza ez-teknologikoa sustatzea. Deialdiaren zenbatekoa: 700.000 €.

Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko ekainaren 26ko 12:00etan.

Esteka.

 

  1. OIHAN BIOEKONOMIA SUSTATZEKO LAGUNTZEN DEIALDIA (2023). Biodibertsitatea Fundazioaren laguntzen deialdia, norgehiagokako araubideari jarraituz, proiektu eraldatzaileei laguntzeko, basogintzari lotutako bioekonomia sustatzeko eta trantsizio ekologikoari laguntzeko.

Zenbatekoa proiektuko: 100.000 eta 2 milioi euro artean.

Eskabideak aurkezteko epea: 2023/06/30.

Esteka.

 

  1. GIPUZKOAKO ETA PYRENEES-ATLANTIQUESEKO HERRITARREN ARTEAN LOTURAK SOR TZEN LAGUN DEZAKETEN MUGAZ GAINDIKO PROIEKTUAK FINANTZATZEKO, ETORKIZUNA ERAIKIZ EKIMENAREN ESPARRUAN, DIRULAGUNTZEN 2023KO DEIALDIA.

Oinarri hauetan araututako dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte pertsona fisikoek, elkarteek, fundazioek, enpresa publiko eta pribatuek, unibertsitateek, udalek, mankomunitateek eta/edo interes ekonomikoko taldeek. Proiektu hauek derrigorrez, bi lurraldeetako eragileek elkarrekin aurkeztu beharko dituzte eta partzialki bada ere Gipuzkoan garatu behar dira. Eragile bakoitza gehienez bi proiektutan egon daiteke, eta horietako batean bakarrik jardun ahal izango du ordezkari gisa. Dirulaguntza izan daiteke diruz lagundu daitezkeen gastuen % 100ekoa; eta gehienez ere 20.000 euro emango da proiektu bakoitzeko.

Eskaerak proiektu bakoitzeko bana izan behar dira eta, dagokion dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztu behar dira www.gipuzkoa64.eu web orrian eskuragarri jarritako inprimakia betez 2023ko uztailaren 9 arte. 2023ko ekainaren 20ean 15:30tan, deialdiaren aurkezpen orokorra egingo da Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz Gunean. Aurkezpen hori telematikoki jarraitu ahal izango da Teams-en estekaren bidez.

Esteka.

 

  1. HIDROGENO BERRIZTAGARRIAREN PROIEKTU AITZINDARI ETA BEREZIEI PIZGARRIAK EMATEKO DEIALDIA. Bigarren deialdi honek 150.000.000 euro xedatuko ditu, merkataritza-bideragarritasuna duten hidrogenoaren proiektu aitzindarietarako, deskarbonizazio zaileko sektoreetako (industria, garraio astuna...) tokiko ekoizpen eta kontsumorako. Finantzatuko diren jarduerek gutxienez 0,5 MW-eko elektrolisi-potentzia instalatua eta gehienez 50 MW-ekoa izan behar dute (lehenengo deialdian 20 MW-ekoa zen), eta proiektu bakoitzeko gutxieneko inbertsioa 1.000.000 eurokoa izango da.

Eskatzeko azken eguna: 2023ko uztailaren 31, 13:00etan.

Esteka.

 

  1. ENERGIA-TRANTSIZIOKO (MITECO) NEGOZIO-EREDUBERRIETARAKO LAGUNTZEN DEIALDIA. Besteak beste, energia-sistemaren malgutasun-proiektuak, erregulazioko sandbox, eskariaren kudeaketa, eraldaketa digitala edo biltegiratze-ekipoen bigarren bizitza. Laguntzek negozio-ereduberrien proiektuak sustatuko dituzte, jarduera hauen inguruan irtenbide berritzaileak eskaintzen dituztenak:
  • Sandboxak, sektore elektrikoan I+G+B sustatzeko proba-bankua arautzen duen 568/2022 EDaren esparruan.
  • Sistemari malgutasuna ematen dioten produktu eta zerbitzu berritzaileak, hala nola eskaria kudeatzeko zerbitzuak edo energia-gehitzaileak.
  • Energia-sistema aldatzeko, berritzeko eta digitalizatzeko jarduerak, konektibitatea, elkarreragingarritasuna, energiaren eta zibersegurtasunaren kudeaketa adimenduna eta datuetara iristeko zerbitzuak areagotzeko, eta tokiko merkatuen eta malgutasunaren garapena bultzatzeko.
  • Energia metatzea sustatzea, birziklatzearekin, materialak berreskuratzearekin eta ekipoen bigarren bizitzarekin lotutako prozesuak hobetzeko eta zerbitzuak emateko.

Eskatzeko azken eguna: 2023ko abuztuaren 1a.

Esteka.

 

  1. EUROPAKOHIRI-EKIMENARENEKINTZABERRITZAILEENPROIEKTUENBIGARRENEGEFfuntsetako120milioieurokoaurrekontuadu,etaEuropakoHiriEkimenaren(EUI)ekintzaberritzaileen bigarren deialdia hiru gairi buruzkoa da: hirien ekologizazioa, turismo jasangarria eta hirietako talentua gutxitzea.

Hautatutako proiektu bakoitzak gehienez ere 5 milioi euroko kofinantzaketa jaso ahal izango du EGEF funtsetik, eta hiru urte eta erdiko epean gauzatu beharko da.

Eskabideak aurkezteko epea 2023ko urriaren 5ean bukatuko da.

Esteka.

 

  1. ETXEBIZITZA-SEKTOREAN ENERGIA BERRIZTAGARRIAK EZARTZEKO BIDERAGARRITASUN AZTERLANETARAKO LAGUNTZEN PROGRAMA, ETA ENERGIA-ERAGINKORTASUNERAKO INBERTSIOAK MERKATARITZAREN ETA BANAKETAREN SEKTOREAN. 2.aguntza azpi-programa – Energia-eraginkortasunerako inbertsioak G46 jarduera-taldeek ordezkatzen dituzten azpisektoreetan - Handizkako merkataritza eta merkataritzako bitartekariak, eta G47 - Txikizkako merkataritza eta merkataritzako bitartekariak.

Onuradunak:

  • Pertsona juridiko pribatuak, 2009ko EJSN (CNAE 2009) G46 eta/edo G47 jarduera-taldeen barruan dutenak.
  • Energia zerbitzuen enpresa gisa jarduten duten pertsona juridikoak, azpi-programa honetarako aipatu diren onuradun potentzialen kontura programa honetako oinarrietan aurreikusitako jarduketak egiten dituztenak.

Emango den laguntzaren zenbatekoa % 30 izango da enpresa handientzat, % 40 enpresa ertainentzat eta % 50 enpresa txikientzat, diruz lagundu ahal diren kostuen gainean.

Jarduketek guztira eta gehienez ere 300.000 euroko dirulaguntza izango dute onuradun bakoitzeko. Ez dira onartuko diruz lagundu daitezkeen inbertsioak (energia-eraginkortasunarekin eta horren ondorioz energia aurreztearekin zuzenean lotutakoak) 3.000 euro baino gutxiago badira, BEZa sartu gabe.

Esteka.

 

Indarrean:

  1. HAZINNOVA 2023. Hazi egin nahi duten eta produktu, prozesu, marketin eta antolakuntza arloetan berrikuntzak dakartzaten mikro-proiektuak dituzten ETEentzako doako aholkularitza. Horretarako, enpresa onuradunen eskura jartzen du Hazinnova hurbileko agente bat prozesu osoan laguntzeko eta berrikuntzan aditua den aholkularitza baten zerbitzuak (50 orduko aholkularitza pertsonalizatua eta presentziala).

Hazinnova laguntzak 5 langileko edo gehiagoko plantillak dituzten Euskadiko enpresentzat dira, industria, IKTen jarduerak, handizkako merkataritza, garraioa, biltegiratze, finantza-jarduerak edo aseguruen sektoreentzako.

  • Enpresa bakoitzak gehienez 2 mikroproiektu garatzeko laguntza jaso dezake, beti ere arlo desberdinetakoak
  • Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa: enpresaren kudeaketa finantzario eta estrategikoan hobekuntzak, errenta garritasuna kontrolatzera
  • Barneko administrazio-prozesuak: eraginkortasuna hobetuko duten prozesuak berriz diseinatzea, besteak beste, eskarien, kobrantzen eta ordainketen kudeaketarekin, bezeroen kudeaketarekin eta berankortasunarekin zerikusia
  • Logistika:hornidura-edobanaketa-katean hobekuntzak egitea, gastuak murrizteko, ingurumen-inpaktua murrizteko eta entrega-epeak
  • Pertsonak:enpresaren helburuetan plantillaren konpromisoa areagotzeko
  • Bezeroak: bezeroak hobeto ezagutzeko, erakartzeko eta leialtzeko prozesu
  • Merkatuberriak: marketin-estrategiak, enpresa beste merkatubatzuetara zabaltzeko, geografikoki edo bezero-segmentuberriei
  • Produktua: produktu eta zerbitzu berriak garatzeko berrikuntzak, edo lehendik daudenak hobetzeko berrikuntzak, negozio-bolumena

Aurkezteko epea: apirilaren 18tik 2023ko urriaren 26ra.

Esteka.

 

  1. LIFE 2023 DEIALDIA. 2023ko apirilaren 18tik zabalik dago LIFE 2023 deialdia. Deialdi honetan, 2021 eta 2022 deialdietako berrikuntza nagusiak mantentzen dira:
  • “Funding & tender opportunities” ataria erabiltzea eskaerak aurkezteko.
  • Proposamen osoaren aurkezpena: Ingurumenaren arloko proposamenak aurkeztea (“Natura eta Biodibertsitatea” azpiprograma eta “Ekonomia zirkularra eta Bizi Kalitatea” azpiprograma) eta Klimaren aldeko Ekintza arlokoak (“Klima-aldaketa: arintzea eta egokitzea” azpiprograma), etapa bakar batean.
  • Erreplikaziorako laguntza teknikoko proiektuen deialdia da deialdi honen berritasun nagusia.

LIFE 2023 deialdiak proiektu mota hauek biltzen ditu:

  • Ekintza-proiektu arruntak (SAPak) Natura eta Biodibertsitatea, Ekonomia Zirkularra eta Bizi-kalitatea eta Klima Aldaketaren Arintzea eta Horretara Egokitzea azpiprogrametarako.
  • Proiektu estrategiko integratuak (SIP).
  • Energia Garbietarako Trantsizioa (CET) azpiprogramaren barruko beste ekintza batzuk.
  • SIPak eta SNAPak (TA-PPP) prestatzeko laguntza teknikoko proiektuak.
  • Erreplikaziorako laguntza teknikoko proiektuak (TA-R).
  • Prestakuntza-proiektuak. Legegintza- eta politika-lehentasunak ‘ad hoc’ (PLP) lantzen dituzten proiektuak.

Deialdiaren argitalpena: 2023ko apirilaren 18a.

Eskaerak aurkezteko epearen amaiera proiektu mota bakoitzaren araberakoa da.

Ebaluaketa: 2023-2024.

Esteka.