COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

Indarrean dauden laguntzen eta berrikuntzen zerrenda (Otsaila-2022)

Zuen enpresa eta erakundeentzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat laguntza- eta dirulaguntza-lerroen berri ematen dizuegu.

1. argazkia

OHARRA: otsailaren amaieran, SPRIk EAEko enpresei (ETEei, besteak beste) I+G+B, Teknologia, Ekimena, Digitalizazioa, Nazioartekotzea, Berrikuntza, Garapen Industriala, Eraginkortasun Energetikoa eta Bioekonomia arloetako laguntzei buruzko 2022 deialdiak aurkeztuko ditu. Hileko hurrengo buletinetan, deialdiei buruzko informazio gehiago bidaliko dizuegu goian aipatutako lerro batzuetan. Nolanahi ere, zuen interesekoak izango balira, eta zuzenean ezagutzeko, esteka bat jarri dugu, ekitaldietan izena emateko.

Indarrean:

  1. DONOSTIA SUSTAPENA. “Ekonomia Zirkuñar Dend@k” Laguntzak 2021. Donostiako merkataritza-sektorean ekonomia zirkularra eta jasangarritasuna sustatzeko laguntzak, hiriko Ekonomia Suspertzeko Planean (PREK 2021) sarturik. Hauek dira diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak: produktuen, materialen bizitza erabilgarriaren hedapenarekin lotutako estrategia zirkularrak (berrerabiltzea, birziklatzea eta berreskuratzea, konpontzea, berregokitzea, birgaitzea); lankidetza-ekonomia (merkataritza-establezimenduen arteko lankidetza); ontzien eta bilgarrien ekodiseinua; serbitizazioa (produktua zerbitzu bihurtzea) eta birziklatze aurreratua: hondakinen prebentzioa edo murrizketa. Merkataritza-sektorean zirkulartasun-ekintzak sustatzen dituzten erakundeen kasuan, ekonomia zirkularreko ekimen esperimentalak diruz laguntzen dira, hala nola prototipoak, demoak eta abar; teknologia eta APP berriak; sektoreko ekonomia zirkularra sentsibilizatzeko, zabaltzeko eta sustatzeko ekintzak.

Xehetasun gehiago:

Hiriko merkatariei eta merkataritzan ekonomia zirkularreko ekintzak sustatzeko ekimena duten erakundeei zuzendua.

Zenbatekoa: aldakorra gastu/inbertsioaren arabera, 2.000 €-raino (merkatariak) eta 5.000 €-raino (erakundeak).

2022ko otsailaren 28ra arteko epea.

Esteka.

 

  1. ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA – EEE. Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako birgaitze energetikoko programa (PREE 5000 programa). PREE 5000 delakoaren helburua da lehendik dagoen eraikuntzaren jasangarritasuna bultzatzea, zenbait jarduketaren bidez: inguratzaile termikoa hobetzea, klimatizazioan, ur beroan eta aireztapenean eraginkortasuna eta energia berriztagarriak hobetzea, eta argiztapen-instalazioen eraginkortasuna hobetzea.

Xehetasun gehiago:

Edozein erabileratako (industria barne) eraikinen jabe diren pertsona fisiko edo juridiko pribatu edo publikoentzat.

Zenbatekoa: aldakorra jarduketa lerroaren arabera (% 20tik% 50era).

2023eko abenduaren 31era arteko epea.

Esteka.

 

  1. ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA. Autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarrien programa, energia berriztagarrien iturriekin, eta etxebizitzen sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari buruzkoa. Autokontsumorako (elektrikoa nahiz termikoa), autokontsumorako eta biltegiratzeko edo bakarrik biltegiratzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko diru-laguntzak.

Xehetasun gehiago:

Enpresei zuzendua.

Zenbateko: %15-65, tamainaren, teknologia-motaren, kokapenaren eta jarduera-motaren arabera.

Epea: 2021eko azaroaren 11atik 2023ko abenduaren 31ra arte.

Esteka.

 

  1. ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA. MOVES III (IDAE) ibilgailu elektrikoak eta kargatzeko azpiegiturak erosteko plana.

Xehetasun gehiago:

Enpresei zuzendua.

Zenbateko aldakorra %-tan 5.000 € arte eta 7.000 € ibilgailuetan.

Epea: 2023ko abenduaren 31ra arte.

Esteka.

 

  1. EUSKO JAURLARITZAKO EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA. Laguntzak 2019ko energia-efizientziaren jarduketetarako ETEentzat (mikroETEak barne) eta industria-sektoreko enpresa handientzat (2019ko IDAE-industria).

Xehetasun gehiago:

Deialdi honen helburua da karbono dioxidoaren isuriak eta energiaren azken kontsumoa murrizten duten industria-sektoreko jarduketak bultzatzea eta sustatzea, energia-efizientzia hobetuz (1. mota), eta energia-kudeaketako sistemak ezarriz (2. mota).

Gehieneko zenbatekoa: 2 milioi € 1. motako jarduketetarako eta 30.000 € 2. motako jarduketetarako.

Epea: 2023eko ekainaren 30era arte.

Esteka