•
Naturklimako 'Enpresa erronken' 7. edizioa
Naturklimaren Enpresa Erronken VII. Edizioan parte hartzeko deialdia argiratu da gaur GAOean
Gaur argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) Naturklimaren Enpresa Erronketan parte hartzeko deialdi berria. Iragarki ofiziala honako estekan kontsulta dezakezu:
Era berean, deialdiaren oinarri arautzaileak eskuragarri daude hurrengo estekan:
Ekimen hau Ekonomia Zirkularraren esparruan proposamen berritzaileak garatu nahi dituzten pertsona ekintzaileei eta enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago. Enpresa Erronken bidez, Naturklimak aukera ematen du enpresa edo ekimen ekintzaile baten erronka zehatz bati erantzungo dioten proiektuak bultzatzeko, baliabideen erabilera eraginkor eta zirkularrean oinarritutako ikuspegitik klima-aldaketaren aurkako borrokan lagunduz.
Naturklimaren Enpresa Erronken helburu nagusia da Gipuzkoako ETEei beren eguneroko jardunean aurre egin behar dieten erronkei (ekoizpen-prozesuak, produktuen berrikuntza, digitalizazioa edo jardueraren beste alderdi giltzarri batzuk) erantzuten laguntzea. Horretarako, talentuaren bilaketa eta erakartzea sustatzen da, bai enpresen barruan, bai kanpoan, enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta lurraldean klima-aldaketa arintzen lagunduko duten negozio-ideia berriak sortzea bultzatzeko.
Baloraziorik onena jasotzen duten hiru proposamenek (erronka eta irtenbidea) honako hauek jasoko dituzte:
- 15.000 €-ko diru-sari zuzena.
- Ekipatutako lanpostu informatikoa eta lan-espazioa Naturklimaren Ekonomia Zirkularreko Hub-ean, Fundazioaren zerbitzuetara sarbidearekin (erreprografia, komunikazioak, internet, etab.), proiektua garatzeko.
Parte-hartzaileek aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau da:
- Parte-hartze inprimakia (I. ERANSKINA).
- IFZ edo NANaren kopia.
- Proposamenaren laburpen-fitxa (II. ERANSKINA).
- Proiektuaren edo proposamenaren memoria, formatu librean, gehienez 30 orrialdekoa.
Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta (argitalpen-data: 2026/02/04).