COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

     KIDE ELKARRISKETAK

Gk Recycling Erreportajea: Ekolber

1. argazkia
Empresa GK Recycling Ekolber

Nola eta noiz sortu zen proiektua? Zerk bultzatu zintuzten zuen jarduera ekonomia zirkularrerantz orientatzera?

Enpresa 2015ean sortu zen, Jesus Ollokiegi, Bergarako Miguel Altuna institutuko kimika-irakaslea, 10 urte baino gehiago ikertzen egon ondoren. Enpresa sortzeko, ikasle ohien talde baten lankidetza izan zuen.

Ekonomia zirkularra definitzen da balio erantsi bat sortzeko materialak berrerabili eta birziklatu nahi dituen ekoizpen-eredu gisa. EKOLBERek garatutako teknologiak aukera ematen du negozio-eredu hori bikaintasunez baliatzeko; izan ere, abeltzaintzako hondakinak erabiltzen ditugu lehengai gisa, eta erabilera bakarreko plastikoaren ordezko produktu biodegradagarriak sortzen ditugu.

 Zer-nolako produktuak egiten dituzue erabiltzen duzuen lehengaitik abiatuta?

Gaur egun hainbat negozio-lerro ditugu. Nekazaritza-sektorean, berotegientzako lur-estalkiak eskaintzen ditugu. Packaging-aren sektorean, berriz, elikadurarako ontziak garatzen ari gara. Epe ertainerako hainbat proiektu ere baditugu osasunaren sektorerako: larruazala eta hezurra birsortzeko apositu orbaintzaileak eta biotintak garatzen ari gara.

 Zein da zuen erakundearen balioa ekonomia zirkularreko proiektu gisa? Eta zein da zuen erakundearen ingurumen- eta gizarte-balioa?

EKOLBER ekonomia zirkularreko eredu gisa definitzen duena da abeltzaintzako hondakinetan aurkitzen dugun kolagenoa erabiltzen dugula eta bigarren bizitza baliagarri bat ematen diogula. Gainera, gure biomateriala produktu guztiz biodegradagarria denez, erabat jasangarria da, eta plastiko-hondakinak ordezten ditu.

 Zenbaterainoko garrantzia du I+G+b alderdiak zuen erakundean?

Garrantzitsua da gaur egun lantzen ari garen proiektuetan zentratzea, baina ikerketa funtsezkoa dela uste dugu. Horrela, aplikazio berriak aurki ditzakegu gure materialerako, eta gure horizonteak beste merkatu batzuetara zabaldu. Gure materialaren oinarrian dagoen kolagenoak askotariko propietateak ditu; horregatik, oso proposamen interesgarria da plastikoaren eta kautxuaren ordezko mota guztietako produktuak fabrikatzeko.

  Zein izan dira urte hauetako zuen lorpen nagusiak?

Patentatutako gure prozesua eskalatzea lortu dugu, eta egunean 1 tona material fabrikatu ahal izatea lortuko dugu urte honetan. Aurten, salmentak lortzen ari gara packaging-eko produktuetan, eta berotegietarako lur-estalkien gure produktua merkaturatzeko zorian gaude.

 

Zer ekarri dizue Naturklimaren bizkortze-programan sartzeak eta nola baloratzen duzue haren Circular Recycling HUBetik eskaintzen zaizuen laguntza?

Batez ere, ikusgarritasuna eta prestigioa lortutako sariarengatik. Bestalde, aukera eman digu bizkortze-programaren barruko beste enpresa-proposamen batzuk ezagutzeko. Horrek ideiak eman dizkigu gurea bezalako startup-en arteko sinergiei buruz.

 Zer uste duzue behar dela ekonomia zirkularra sendotu dadin oro har, eta bereziki Gipuzkoan?

Duela urte gutxi batzuk merkatua ez zen hain sentikorra ekonomia zirkularrarekiko; zalantzarik gabe, biomaterialak erabiltzeko Europako araudiak aldatu izanak asko lagundu du. Gipuzkoa mailan, garrantzitsua da herritarren jasangarritasunaren eta sentsibilizazioaren aldeko ohitura-aldaketak indartzea.